Herri ekimeneko hainbat hedabidek, tartean ARGIAk, giza katearen jarraipena elkarlanean

  • Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza katea elkarlanean jorratuko dugu hainbat herri hedabidek. Iruditzen zaigu gure komunitateentzat interes informatiboa duen ekimena dela, eta aukera aproposa dela hedabideon artean elkarlana sustatzeko. Apustu berezia egingo dugu, eta kalitatezko jarraipen anbiziotsua prestatzen ari gara.

ARGIA @argia
2014ko maiatzaren 28a

Ekainaren 8an Gure Esku Dagok antolatutako giza katea, beraz, zuzenean jarraituko dugu herri ekimeneko hedabideotan.

Zer da denon artean eskainiko duguna?

Sare sozialetan jarraipen koordinatua. Giza kate osoko argazkiak bilduko dituen mapa interaktiboa. Giza katea dokumentatuko dugu, argazkiz eta ikus-entzunezko formatuetan, lurretik eta airetik. Irrati bidez entzungo den eta webguneetan streaming bidez zuzeneko irudiekin hornituko dugun ikus-entzunezko saioa. Gauean ordubeteko telebista saioa, egunak utzi duen onenaren laburpen gisa. Denon artean grabatutako irudirik onenekin, bideo laburpena sarean zabaltzeko.

Nork hartuko dugu parte elkarlanean?

Ahotsa

Aiaraldea

Anboto

ARGIA

Arrosa sarea

Barren

Berria

Goiena

GoierriTB

Guaixe

Hamaika

Hitza

Hitzondo

Info7

Librean zuzenekoak

Naiz

Pil-Pil

Piztu

Tolosaldeko ataria

Tokikom

Topatu

25 Geltokia

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Gure Esku Dago  |  Euskarazko hedabideak

Gure Esku Dago kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-13 | Uriola.eus
Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek Gure Esku Dagoren bozeramaile izateari utziko diote

Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek Gure Esku Dagoren bozeramaile izateari utziko diote, ia sei urte eta gero. Dinamikaren Zuzendaritza Kontseiluko kide izango dira aurrerantzean. Martxoaren 20an, bi bozeramaileek “azken solasaldia” eskainiko dute Bilboko Kafe Antzokian.


2019-02-18 | ARGIA
Milaka herritarrek elkartasuna adierazi diete Donostian auzipetu katalanei

Kataluniako plazatik atera ziren igande eguerdian “Konponbidea. Demokracia. Llibertat” goiburupean eta Boulebarderaino egindako ibilbidea horiz bete zuten. Gure Esku Dagok antolatu zuen manifestazioa.  


2019-02-08 | ARGIA
Gure Esku Dagok mobilizazioak antolatu ditu, Madrilen epaituko dituzten independentista katalanen alde "kaleak horiz janzteko"

Erabakitze eskubidearen aldeko dinamikak manifestazioa egingo du Donostian, otsailaren 17an, eguerdiko 12:00etan.


Dagoeneko 220.000 herritarrek erabaki dute GEDko kontsultetan

Donostian, Irunen eta Enkarterrietan atzo erabaki zen euskal estatu burujabe eta independente batean bizitzea, Gure Esku Dago dinamikak antolatutako herri galdeketetan. Orotara, 28.704 lagunek erabaki dute. Emakumeak izan ziren lehenak bozkatzen bost herrietako hautesleku guztietan.  


2018-10-31 | I˝igo Igartua
Quim Torra Kataluniako presidentea Donostiako Kursaalen izango da azaroaren 14an

Gure Esku Dago plataformak antolatu du ekitaldia, azaroaren 18an Donostian egingo den eta 150.000 herritar inguruk iritzia emateko aukera izango duten herri galdeketaren aurrekari gisa.


Gure Esku Dagok azaroaren 18ko Donostiako galdeketaren abestia aurkeztu du

Donostiako Gure Esku Dagok hiriko hamaika musikari eta artista bildu ditu galdeketa sustatzeko egin duten kantuan. Azaroaren 18an izango da galdeketa eta galdera honi erantzun beharko diote herritarrek: "Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?".


2018-09-27 | ARGIA
Puigdemontek bideoz hartuko du parte Gure Esku Dagok larunbaterako antolatu duen ekitaldian

“Espainiako estatuaren errepresioa salatuz, urriaren 1aren izaera demokratiko, baketsu eta eredugarria” gogoratuko dute irailaren 29an Gernikan. Gure Esku Dagoko bozeramaile Angel Oiarbidek azaldutakoaren arabera, hainbat ordezkari politiko eta kulturalek hartuko dute parte ekitaldian, tartean, bideo bidez, Carles Puigdemontek.


Gure Esku Dagok ezagutzera eman du donostiarrek erantzun beharreko galdera

“Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?” izango da azaroaren 18an erantzun beharreko galdera.


2018-09-18 | ARGIA
Gure Esku Dagok "askatasuna erabakitzea da" mezua zabalduko du nazioartera irailaren 29ko ekitaldi artistiko-politikoan

Gernikan izango da ekitaldia, irailaren 29an, alegia, Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren urteurrena baino bi egun lehenago. Bi helburu ditu ekitaldiak, batetik, Euskal Herriko eta Kataluniako eragile politiko eta sozialak eta herritarrak Gernikan batzea, eta bestetik, erabakitzeko eskubidearen aldarria nazioartera zabaltzea.


Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi du Espainiako Vuelta Euskal Herritik igarotzean

Hilaren 12an (asteazkena) igaroko da etapa Euskal Herritik. Getxon hasi eta Oiz mendian bukatuko da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude