“Araba Garoñarik gabe” ekimenaren harira, Gasteizen giza katea egin dute larunbatean, Ama Zuriaren plazatik Iberdrolaren bulegoetaraino. Garoñako zentral nuklearraren jabeetako bat da Iberdrola, eta berriro martxan jarri nahi duela adierazi du, 2031 arte.
Elektrizitate hornidura Iberdrolarekin hartzearen aurka agertu dira bertaratutakoak, horren ordez energia berriztagarriak darabiltzaten kooperatiben alde eginez.
Deiak jaso duenez, zentrala berrirekitzea “arduragabekeria korporatiboa” dela esan du Alberto Friasek, kolektiboko bozeramaleak, eta Garoña inguruan bizi diren pertsonen segurtasuna arriskuan jartzen duela.