argia.eus
INPRIMATU
Giza katea, GaroƱarik gabeko energiaren alde
  • “Araba Garoñarik gabe” ekimenaren harira, Gasteizen giza katea egin dute larunbatean, Ama Zuriaren plazatik Iberdrolaren bulegoetaraino. Garoñako zentral nuklearraren jabeetako bat da Iberdrola, eta berriro martxan jarri nahi duela adierazi du, 2031 arte.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko azaroaren 10
Elektrizitate hornidura Iberdrolarekin hartzearen aurka agertu dira bertaratutakoak. (Arg: EFE)

Elektrizitate hornidura Iberdrolarekin hartzearen aurka agertu dira bertaratutakoak, horren ordez energia berriztagarriak darabiltzaten kooperatiben alde eginez.

Deiak jaso duenez, zentrala berrirekitzea “arduragabekeria korporatiboa” dela esan du Alberto Friasek, kolektiboko bozeramaleak, eta Garoña inguruan bizi diren pertsonen segurtasuna arriskuan jartzen duela.