Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

  • AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik besteetara mikroplastiko-kontzentrazioa asko aldatzen da, baina den-denetan aurkitu zuten polimero sintetikoren bat.


2024ko otsailaren 29an - 07:50
Giza karenaren ilustrazio historikoa. Argazkia: "An atlas of human anatomy for students and physicians" (1903) / Jabego publikoa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurkitu duten plastikorik ohikoena eta ugariena polietilenoa da: aurkitutako plastikoen % 54a izateaz gain, lagin guztietan zegoen. Ondotik zetozen polibinil kloruroa eta nylona (%10 haietako bakoitza), eta geratzen den % 26a beste 9 polimerok osatzen zuten.

Ikertzaileek ondorioztatu dute erabili duten metodoa egokia dela mikroplastikoak identifikatzeko eta kuantifikatzeko horrelako ehunetan, eta espero dute erabilgarria izango dela arrisku toxikologikoa aztertzeko.

Aurretik egindako hainbat ikerketatan beste giza laginetan ere aurkitu izan dira mikroplastikoak, hala nola odolean, hesteetan… eta bizidunentzat kaltegarriak direla ere frogatu dute beste zenbaitetan.


Irakurri gehiago: Zientzia Kutsadura Ingurumena
Zientzia kanalean gehiago
2026ko ekainaren 10
Teknologia
Diruaren azpiegitura

2026ko ekainaren 3
Teknologia
Kableak

2026ko maiatzaren 29
Errusiak eraso handiak iragarri ditu Kieven eta Europari mehatxu egin dio
Madrilgo drone enpresak ere oreshnik errusiar misil supersonikoen jo puntuan daude

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.