“Giza eskubideen legeak aldatuko ditut terrorismoa borrokatzeko beharrezkoa bada”

  • Ahoan bilorik gabe, legeak gogortzea proposatu du Theresa May Britainia Handiko Lehen Ministroak, giza eskubideen legedia bera zalantzan jartzeraino. Ekainaren 3ko Londreseko atentatuen ostean, estatuaren segurtasuna bihurtu da Ingalaterrako hauteskundeen eztabaidagai nagusia.


2017ko ekainaren 7an - 09:09
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Terrorismoagatik susmagarriak direnen askatasun eta mugimenduak oztopatzeko gehiago egin beharra da. Eta giza eskubideen gure legeek galarazten badigute, legeak aldatuko ditugu egin ahal izateko”.

Terrorismoagatik susmagarriak diren kanpotarrak errazago deportatzeko neurriak bilatuko dituztela adierazi du kanpaina ekitaldi batean, hauteskundeetarako 36 orduren faltan. Epaitegietara jotzeko proba nahikorik eduki gabe, mehatxua direla jakitearekin soilik, neurriak har daitezen proposatuko du Mayk, eta beharrezkoa bada, oinarrizko giza eskubideen legeak aldatuko dituela ohartarazi du, jarraitzaileen txalo artean. Bezperan oposizioko buru Jeremy Corbyn laboristak bere dimisioa eskatu zuen atentatu hauek poliziari egindako murrizketekin lotu ostean.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.