Ehunka atxilotu mundu osoan, klima aldaketaren aurkako protestetan

  • Londresen sortutako mugimenduak aldarrikapenez bete ditu munduko hainbat toki, “krisi klimatikoari eta kolapso ekologikoari” aurre egiteko.


2019ko urriaren 7an - 16:24
Londresen 135 lagun atxilotu dituzte.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Extinction Rebellion mugimenduak mundu osoko kale eta leku sinboliko ugari hankaz gora jarri ditu astelehenean. Hiri esanguratsuenetan klima aldaketaren aurkako oihuak entzun dira. Urriaren 7an hasi eta 20raino, protesta eta ekimen asko egingo diren bi aste espero dituzte. Lehen aldarrikapen egunean, eserialdiak eta bideak mozteko era ugari jarri dituzte praktikan, kasu batzuetan atxilotu ugari egon dira.

Londresen 135 atxilotu izateraino heldu dira, eta Westminsterren errepidea moztu nahi izan dute, Erresuma Batuko parlamentarien sarrera eta irteera bideak blokeatzeko. Zubi eta pasabide batzuk ere hartu dituzte ekintzaileek.

Amsterdamen 50 lagun atxilotu dituzte Herbeheretako hiriburuan egindako mobilizazioetan.

Espainiako Estatuan, Madril izan da protesten erdigune. Ministeritza Berrietan kokatu dira aktibistak, eta Trantsizio Ekologikoaren Ministeritzako atearen aurrean egin duten asanbladan erabaki dute ostiralera arte kanpaldia egingo dutela.

Berlinen ere protestak eta bide mozketak egin dituzte. Heidelberg hirian izan da Alemania aldetik zabaldu den irudi deigarria: aurpegiak margotuta eta jatzi gorridun jende andanak hartu ditu hiriko kaleak, polizia idarrei aurre egiteko beldurrik ez dutela nabarmenduz.

Parisen Châtelet Plaza hartu dute protesta egitera atera diren ehunka pertsonak. Agintariek arazo klimatikoekiko duten geldotasuna salatu dute.

Itsasoz bestalde, Ameriketako Estatu Batuetan ere egin dituzte ekimenak. New Yorken hileta bat antzeztu dute, ekologiaren eta munduaren heriotza hurbil bat sinbolizatuz. Zelanda Berrian eta  Australian ere protestak izan dira, atxilotu bat edo besterekin.

 

Ekologistak Martxan kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.