Sutea Londresko erraustegi berri-berrian

  • Uztailaren 11n, osteguna, sutea piztu da Londresko Croydon auzoan Viridor konpainiak oraindik probatan darabilen erraustegian. Konpainiak 'sute txikia' izan dela esan arren, zenbait hedabidek istripu larritzat jo dute eta su-hitzaileek egun oso bat behar izan dute garrak itzaltzeko.

Croydoneko erraustegia kea dariola uztailaren 11n. (Argazkia: Newslocker)

2019ko uztailaren 18an - 10:35

Goizeko 10:45etan agertu zen ke beltza eta ilunabarreko 20:00etan lortu zuten su-hiltzaileek garrak erabat amatatzea. Bitarte horretan kezka larria zabaldua zen inguruko herritarren artean, Londresko auzune askotatik ikus zitezkeelako Croydoneko erraustegitik aireratutako ke itsusiak. Su-hiltzaileek adierazi dute herritar askoren deiak jaso dituztela eta lekura lau kamioi eta 25 lankide bidali dituztela, erraustegiak berak eduki behar duen larrialdietarako ekipoa ez zelako gai istripua kontrolatzeko.

 

 

 

 

Viridor konpainiak esan du suteak ez duela harrapatu erraustegi berriaren labea, baina egia da hondakinen biltegia eta labeak denak eraikin berean daudela, elkarri lotuta. Viridor zerbitzu publikoen kontrata pribatuetan berezituta dagoen Veolia multinazional frantsesaren adar bat da. Croydoneko erraustegiak teorian 2018rako egin behar zuen indar betez lanean, baina orain arte ez dute lortu normaltasunez funtzionatzea eta proba fasean jarraitzen dute. Urtean 275.000 tona zabor teorian birziklaezin –errealitatean, bereiztu gabeko zabor nahasi– kiskali behar dituen erraustegia 200 milioi libratik gora kostatu da ofizialki eta hasieratik herritar asko mobilizatu dira horren kontra.

Konpainiak esan du garrak piztu direla zaborretan datozen litiozko bateriek su hartu dutelako eta herritarrei eskatu die horrelakoak –telefono mugikor, ordenadore eta bestelako gailu elektroniko ugarik daramatzatenak– ez botatzeko zabor zakuetan.

Hedabide askok eman dute albistea, baina xehetasun gehienak lekuko bi hedabidek eskainidituzte: Inside Croydon-ek eta Your Local Guardian-ek. Stop the South London Incinerator koordinadorak biltzen du erraustegi horren kontrako mugimendua.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude