Luxuzko hotela Londiniumen

  • Londresko Museo Arkeologikoko (MOLA) kideek erromatar mosaiko handia topatu berri dute Southwarken, Londinium zaharraren kanpoaldean.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mosaikoa 8 metro luze da, Londresen azken 50 urtetan aurkitutako handiena. Adituak harrituta daude, mendetan asko eraiki den eremu bat izanik ere,  mosaikoa oso egoera onean aurkitu dutelako. II. edo III. mendeko mosaikoak mansio handi baten triklinioa apaintzen zuen, eta kokapen estrategikoa zeukan, Londimiunera sartzeko bide nagusian baitzegoen.

Arkeologoek uste dute bidaiariek ostatu hartzeko erabiltzen zutela eraikina, alegia, erromatar garaiko “luxuzko hotela” zela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arkeologia
Eguneraketa berriak daude