Euskal presoak Langraitzera “era masiboan” eramatea prestatzen ari da Gobernua, El Mundoren arabera

  • Espainiako Barne Ministerioa "ETAko preso asko" Langraizko espetxera mugitzeko prestatzen ari da, El Mundo egunkariak gaur dakarren informazioaren arabera. Ermuako Foroak salatu ditu intentzio hauek, eta artikuluan biltzen denez, ekimenaren barnean sartzen da zenbait presori Kartzela Reglamentuaren 100.2 artikulua aplikatzea, eta beraz, eskubide gehiago lituzkete eta "erdi askatasunean" leudeke.


2011ko abuztuaren 8an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Presoak Euskal Herriratzea eskatzeko manifestazioa Bilbon
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ermuako Foroko presidente Inma Garcia de Cortazarrek dioenez, Gobernua Langraizko espetxe berrian funtzionarioen kontratazio "azeleratua" egiten ari da, "ahal bezain azkar prest izateko eremua". Kartzela berrian 715 presorentzat lekua izango da.

Ermuako Foroko presidentearen ustez ETAk komunikatua aterako du laster, eta honen edukia zehatza izango da iritzi publikoa mugimendu hauen alde jartzeko. Gobernutik gertuko iturriek informazioa ezeztatu dute.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.