'Langraitz 2' bidea martxan jartzeaz hitz egin du Jesus Loza Espainiako Gobernuaren ordezkariak; gero atzera egin du

  • Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Jesús Lozak "Langraiz 2" posible bati buruzko adierazpenak egin ditu Ser irrati katean. Ondoren, adierazpen horiek “bere iritzia” direla esan du ñabardura gisa, eta ez dela “Langraiz 2” biderik izango.


2019ko urriaren 04an - 09:22

Lehenbiziko adierazpenen ondoren egindako zehazpenetan, Zaballako (Araba) espetxera euskal presoen hurbiltze progresibo bat eman litekeela aditzera eman du. Hala ere, aukera hori “benetako autokritika” bat egiten duten ETAko kideei emango liekete.

Espainiako Gobernuak “birgizarteratze politikaren barruan kokatu” izan ditu neurri hauek. Azaroaren 10ean errepikatuko diren Espainiako Kongresuko eta Senatuko hauteskundeen ostean aplikatu litezkeela ere aditzera eman du.

Zenbaiten ustez, hauteskunde-giro hori izan da hain zuzen Loza presoen inguruko adierazpen hauek egitera eraman duena.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Eguneraketa berriak daude