Gipuzkoako Aldundiak legea bete gabe banatzen dituela dirulaguntzak salatu du Naturkonek

  • Dirulaguntzetara aurkezten denak derrigorrezkoa du Ogasunarekin eta Gizarte Segurtasunarekin dituen betebeharrak beteta izatea, baina nekazaritza, abeltzaintza eta egurgintza alorreko deialdietan Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Segurantzan afiliatuta egotea baino ez duela eskatzen eta “itxura guztien arabera, guztion dirua guztioi iruzurra egiten diguten askori ematen” diela salatu du Naturkonek.


2019ko martxoaren 06an - 15:28

“Kotizazioak ordainduta izatea ez du exijitzen; are gutxiago zergak egunean ordainduta edukitzea”, dio Gipuzkoako elkarte ekologista eta naturalistak biltzen dituen Naturkonek. Gipuzkoan adibidez, 21 milioi euro baino gehiago banatu ziren laguntza hauetan 2017an.

EAEko datuei erreparatuta, talde ekologistak dio laguntzak jasotzen dituztenen %35,6ak ez duela Gizarte Segurantzan kotizatzen. Eusko Jaurlaritzak, baina, fiskalitate datuen inguruko informazioa ukatu diela eta beraz laguntzak jasotzen dituztenen zerga-betebeharren betetze-mailari buruzko daturik ez dutela gaineratu du Naturkonek.

Hala ere, "itxura guztien arabera" iruzurra egiten dela uste du taldeak eta bere betebehar fiskalei muzin egiten dieten eskatzaileak daudela, dirulaguntza hauek jasotzen dituztenen artean. "Zergatik?" galdetzen du Naturkonek.

Dirulaguntzen inguruko datu zehatzagoak aurkitu ditzakezu Naturkonek zabaldutako oharrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Eguneraketa berriak daude