Gipuzkoako Aldundiak “gogor” egingo du bere kideen “izen ona iraintzen” duenaren kontra

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du auzitara eramango dituztela bere funtzionarioen eta goi-kargudunen aurkako "irainen" eta sare sozialen bitartez zabaldutako informazio faltsuen egileak. Ez du zehaztu, ordea, zein kasutaz ari diren.


2018ko maiatzaren 25ean - 11:53
Imanol Lasa. Argazkia: Gipuzkoa Irekia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatu Imanol Lasaren hitzetan, "foru zerbitzu juridikoek gogor egingo die aurre anonimatuaz baliatuta Aldundiko langileen eta kargudunen kontra zabaltzen diren difamazio eta gezurrei". Horregatik, Aldundiak fiskaltzari helaraziko dizkio Interneteko foro eta guneetan foru ordezkariak "larriki difamatzen eta kalumniatzen dituzten" kasuak, eta salaketa aurkeztu ere egingo du halako jarrerak modu mingarrian errepikatzen direnean.

Lasak aditzera eman duenez, sare sozialetako zenbait kontu ixteko agindu du fiskalak, gehienak anonimoak: "Anonimotasunean babestuta aldundiko langile eta goi karguak delitu oso larriak egiteaz akusatzen dituzten kasuak ikusten ari gara azkenaldian".


Gipuzkoako Foru Aldundia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.