Arratsaldeko 18:30ak inguruan Gipuzkoa Zutik deituta hiru zutabetan antolatutako ehunka jendeek lortu dute erraustegiaren 0 eremuraino iritsi eta protesta mezuak oihukatzea. Beste ekintzen artean, sinbolikoki 'nendo dango' hazi bolak erein dituzte planta eraikitzeko urratutako zoruan. Tentsio gune batzuez landa, istilu berezirik ez da suertatu ingurura Barne Sailak bidalitako ertzainekin. Zazpietatik aurrera zutabeetako jendea iristen joan da bueltan Zubietako plazaraino, helburua lortu izanaren poza aurpegietan.
Gipuzkoa Zutikeko hiru zutabeak abiatzean hitzartutako kodea betez, suziria bota dute Zubietako frontoian eta erraustegira joandako jendea beheraka hasteko ordua iritsi da.
ARGIAk iturri fidagarrietatik jakin du Gipuzkoa Zutikeko protesta aidetik behatzen duen 'dronea' ez dela Ertzainzarena.