Gipuzkoa Zutik-ek lortu du errausketaren protesta eramatea Zubietako plantaren ‘zero eremu’raino

Zuzeneko jarraipena
  • Arratsaldeko 18:30ak inguruan Gipuzkoa Zutik deituta hiru zutabetan antolatutako ehunka jendeek lortu dute erraustegiaren 0 eremuraino iritsi eta protesta mezuak oihukatzea. Beste ekintzen artean, sinbolikoki 'nendo dango' hazi bolak erein dituzte planta eraikitzeko urratutako zoruan. Tentsio gune batzuez landa, istilu berezirik ez da suertatu ingurura Barne Sailak bidalitako ertzainekin. Zazpietatik aurrera zutabeetako jendea iristen joan da bueltan Zubietako plazaraino, helburua lortu izanaren poza aurpegietan.

Ehunka lagun iritsi dira erraustegia eraiki nahi duten eremura. (Dani Blanco)

2017ko maiatzaren 27an - 16:57
Gakoak
Amaitu da errauste plantako ekintza: suziria jaurti dute Zubietatik

Gipuzkoa Zutikeko hiru zutabeak abiatzean hitzartutako kodea betez, suziria bota dute Zubietako frontoian eta erraustegira joandako jendea beheraka hasteko ordua iritsi da.

Gipuzkoa Zutiken ekintzaren irudi gehiago ari dira zabaltzen

 

Jende asko erraustegiaren eremuan bilduta, protesta ekintzan

 

'Dronea' ez da ertzaintzarena, konfirmatuta

ARGIAk iturri fidagarrietatik jakin du Gipuzkoa Zutikeko protesta aidetik behatzen duen 'dronea' ez dela Ertzainzarena.

Ertzaintza 'drone' bat erabiltzen ari da?

 

Hiru zutabeak bat egitera doaz

 

Bigarren eta hirugarren zutabeak elkartuta iritsi dira 0 gunera

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Eguneraketa berriak daude