GIBari buruzko aurreiritziak bazter uzteko euskarazko hiztegia

  • GIBaren eta hiesaren inguruan estigmak irauten du. Bizkaisidak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat egin dute aurreiritziak saihesteko kanpainan.


2018ko azaroaren 27an - 15:43
Afixak atera dituzte Detektaezina=Transmitiezina mezuarekin.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abenduaren 1aren bezperetan egin dute aurkezpena, egun horretan ospatzen baita GIB / Hiesaren Nazioarteko Eguna. Elkarlanaren emaitzetako bat da Detektaezina=Transmitiezina kanpaina. Kanpainaren bultzatzaileek adierazi dutenez, gaur egungo analisi metodoen aurrean detektaezina bihurtu da, GIB birusa gorputzean dago baina ez du jarduera biralik. Detektaezina izateak infekzioa kontrolatzea ahalbidetzen du. Tratamendu eraginkor baten pean dauden pertsonek ezin dute birusa transmititu. Sexu harremanak preserbatiborik gabe izateak ez du arriskurik.

Bizkaisida, Euskaltzaindia eta Eusko Jaurlaritzaren elkarlanaren beste emaitza euskarazko hiztegia da. GIBaren inguruan gizarteak izan duen eta duen beldurra, estigma eta tabuaren ondorioz hizkera ere halakoxea da. Euskarazko terminologia sortaren bidez konnotazio horiek baztertu nahi dira. Hona kanpainaren bultzatzaileek osatutako hiztegitxoaren adibide batzuk:

Baztertzekoa: GIB gaitza / gaixotasuna, transmisio sexualeko gaixotasuna

Erabiltzekoa: GIB infekzioa, sexu-transmisiozko infekzioa

Baztertzekoa: GIBaren kutsadura

Erabiltzekoa: GIBa transmititzea

Baztertzekoa: Kolektibo arriskutsuak, jarrera arriskutsuak

Erabiltzekoa: Arriskuzko praktikak, GIBdun izateko arrisku egoeran dauden pertsonak

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: HIESa
2018ko uztailaren 27
Udako kultur gomendioak
Sutsua, gerrillaria, pasionala

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!