HIESAren aurkako txertoen egoera

  • Katalunian garatutako HTI txerto terapeutikoak %40ko arrakasta lortu du I. eta II. faseetako saiakuntzetan; Mosaico prebentziozko txertoa, berriz, Espainiako Estatuko 250 pertsonari txertatu zaio bere hirugarren eta azken fasean.


2021eko maiatzaren 05an - 10:28

HIESAren aurkako bi txerto daude, prebentziozkoa eta terapeutikoa. Terapeutikoaren helburua da kutsatutako pertsonak tratamendu antiretrobirala hartzeari uztea eta detektaezina den karga biral batekin gelditzea. Birusa ez litzateke desagertuko baina bai gaixotasunaren aurkako eguneroko tratamendua.

Beatriz Mothe doktorea HTI txerto terapeutikoaren asmatzaileetako bat da, Christian Brander eta Anuska Llanorekin batera, IrsiCaixa institutu katalanean, eta El Salto hedabidearentzat txertoa egoera honetara nola heldu den adierazi du: % 40ko emaitza positiboak lortu dituzte Conference on Retrobiruses and Portunistic programan aurkeztutako saiakuntzetan. 

“2007an hasi ginen ikertzen zer zuen bereizgarri immunitate-sistema berez kontrolatzeko gai den populazioaren % 1 eta % 2 arteko portzentaje horrek”, azaldu du. Ikerketaren ondoren, antzeko erantzun immunologikoa eragiten duen txerto bat sortzea pentsatu zuten. 2015ean hasi ziren animalietan probatzen eta, 2017an, gizakietan.

Txertoa hartu zutenen % 97k, gutxienez, bikoiztu egin zuen birusaren alderdi zaurgarrien aurkako immunitate-erantzuna. Orain, azterketaren I. eta II. faseetara itzultzea da helburua, baina txertoa sistema immunologikoan jardun dezaketen beste botika batzuekin konbinatuz, txertoei erantzuten laguntzeko. “GIBa zelula askotan ezkutatzen da, zelula lotsatietan, eta, beraz, nahiz eta erantzun bat eragin, birusa ez bada agertzen, ezin duzu ezabatu. Hori dela eta, hurrengo fasean medikamentu immunomodulatzaileak sartuko ditugu”, esan du doktoreak.

Mosaico txertoa

Beatriz Mothek Germans Trias i Pujol Ospitalean egiten du lan, Mosaico prebentziozko txertoaren azterketa egiten ari den zentroetako bat. Johnson & Johnsonek parte hartzen du bertan. Txerto honi buruzko konfidentzialtasun-agiri bat dago, beraz, txertoa kudeatzen duten medikuek ezin dituzte eman jada publikoak direnak baino xehetasun gehiago.

Europan eta Amerikan 3.800 gizon eta Afrikan 1.500 emakume dabiltza ikerketan parte hartzen. Saiakuntzak 24 eta 36 hilabete bitartean iraungo du eta ingurune erreal batean duen eraginkortasuna zehaztuko du. Saiakuntza honetan, sistema immunea aktibatu eta arriskugarritzat jotzen diren kolektiboetan infekzioaren aurka babestu nahi duten bi txertoren lau dosi ematen dira. Lehenengo bi injekzioek genetikoki eraldatutako adenobirusa sartzen dute, hiru proteinako material genetikoa garraiatzen duena, eta beste dosiek, berriz, lau proteina. Nahasketa horretatik sortzen da bere izena: mosaikoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: HIESa
2022-08-22 | Ana Galarraga
Botswana hiesaren kontrako 95-95-95 helburua lortu duen hirugarren herrialdea bilakatu da

Botswanak GIB/HIESaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratuaren helburua gainditu duela jakinarazi dute, Hiesaren XXIV. Nazioarteko Biltzarrean (Montreal). Aurrez, beste bi herrialdek baino ez dute lortu helburu hori: Suitzak eta Eswatinik, biak ere 2020ko abenduan. 


2022-01-30 | Julen Azpitarte
David Wojnarowicz
Rimbaud-en mozorropean hazitako artista disidentea

David Wojnarowicz (New Jersey, 1954 - New York, 1992) artista estatubatuarrak  hizkuntza, baliabide eta egiteko moduen arteko mugak hautsi zituen bere obran, zeina 1980ko hamarkadan garatu zen. Diziplina anitzeko sortzaile, artista bisual, poeta, idazle, musikari,... [+]


2021-12-01 | Leire Artola Arin
Minutuero hiru pertsona kutsatzen dira GIB birusarekin munduan

Hego Euskal Herrian 2020an 134 kasu positibo atzeman dituzte. Abenduaren lehena da Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta NBEk ohartarazi du oraindik pandemia hori ez dela amaitu; iaz munduan 680.000 pertsona hil ziren hiesarekin lotutako gaixotasunen ondorioz.


HIESaren kontrako borrokaren eguna. "Zure esku dago txertoa, ez hedatu estigma"

HIESaren aurkako borrokaren nazioarteko egunean, gogoratu dute estigma handia duen birusa dela oraindik, osasun krisiaren erdian HIESa dutenen zaurgarritasuna areagotu egin dela, eta aurreiritzirik gabeko sexu heziketa ezinbestekoa dela txikitatik.


2020-05-12 | ARGIA
OMEk ohartarazi du HIESarekin lotura duten heriotzak biderkatu egin daitezkela pandemiak iraun bitartean

Pandemiak eragin duen txerto eta oinarrizko medikamentuen eskasiagatik, Osasunaren Mundu Erakundeak esan du Afrikan milioi erdi bat pertsona hil daitezkela HIESarekin zerikusia duten gaitzekin, Democracy Now hedabideak jaso duenez.


Eguneraketa berriak daude