Botswana hiesaren kontrako 95-95-95 helburua lortu duen hirugarren herrialdea bilakatu da

  • Botswanak GIB/HIESaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratuaren helburua gainditu duela jakinarazi dute, Hiesaren XXIV. Nazioarteko Biltzarrean (Montreal). Aurrez, beste bi herrialdek baino ez dute lortu helburu hori: Suitzak eta Eswatinik, biak ere 2020ko abenduan. 


2022ko abuztuaren 22an - 10:52
Botswana 95-95-95 helburua lortu duen hirugarren herrialdea bilakatu da. Arg. OME/Letso Leipego

Hiesaren kontrako Nazio Batuen programa horren barruan, 2030erako hiru helburu betetzeko erronka jasotzen da: GIBarekin bizi direnen % 95ak bere diagnostikoa ezagutzea; diagnostikoa ezagutzen dutenen %95ak tratamendu antirretrobirala jasotzea; eta tratamendua jasotzen dutenen %95ak birusa maila detektaezinean izatea odolean. 95-95-95 izenarekin ezagutzen da erronka hori, eta Botswanak gainditzea lortu du: GIBa dutenen % 95ak ezagutzen du diagnostikoa; haietatik % 98ak jasotzen du tratamendua; eta azken horietatik % 98etan birusa maila detektaezinean dago.

Urteak behar izan ditu hori lortzeko. 2002an, Afrikako lehen herrialdea izan zen antirretrobiralak doan eskaintzen herritarrei. 2004an, osasun-zerbitzuetara jotzen zuten guztiei GIBaren testa egiten hasi ziren. 2013an, positibo emandako haurdunentzat eta edoskitzen duten emakumeentzat programa bat jarri zuten, amek haurrei transmititzea eragozteko. Eta azken planean (2018tik 2023ra), berrikuntza ugari sartu dituzte, hala nola tratamendu prebentiboa, autotesta, eta atzerritarrei ere tratamendua doan eskaintzea.

Horretarako, azken urteetan 100 milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte, % 60 gobernuak jarrita, % 30 Nazio Batuen programak, eta % 10 Funts Globalak. Emaitza hiesaren ondorioz hildakoetan ikus daiteke: 2002an 21.000 izan ziren; 5.800 2013an; eta 4.600 iaz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: HIESa
2022-01-30 | Julen Azpitarte
David Wojnarowicz
Rimbaud-en mozorropean hazitako artista disidentea

David Wojnarowicz (New Jersey, 1954 - New York, 1992) artista estatubatuarrak  hizkuntza, baliabide eta egiteko moduen arteko mugak hautsi zituen bere obran, zeina 1980ko hamarkadan garatu zen. Diziplina anitzeko sortzaile, artista bisual, poeta, idazle, musikari,... [+]


2021-12-01 | Leire Artola Arin
Minutuero hiru pertsona kutsatzen dira GIB birusarekin munduan

Hego Euskal Herrian 2020an 134 kasu positibo atzeman dituzte. Abenduaren lehena da Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta NBEk ohartarazi du oraindik pandemia hori ez dela amaitu; iaz munduan 680.000 pertsona hil ziren hiesarekin lotutako gaixotasunen ondorioz.


2021-05-05 | Ixone Arana
HIESAren aurkako txertoen egoera

Katalunian garatutako HTI txerto terapeutikoak %40ko arrakasta lortu du I. eta II. faseetako saiakuntzetan; Mosaico prebentziozko txertoa, berriz, Espainiako Estatuko 250 pertsonari txertatu zaio bere hirugarren eta azken fasean.


HIESaren kontrako borrokaren eguna. "Zure esku dago txertoa, ez hedatu estigma"

HIESaren aurkako borrokaren nazioarteko egunean, gogoratu dute estigma handia duen birusa dela oraindik, osasun krisiaren erdian HIESa dutenen zaurgarritasuna areagotu egin dela, eta aurreiritzirik gabeko sexu heziketa ezinbestekoa dela txikitatik.


2020-05-12 | ARGIA
OMEk ohartarazi du HIESarekin lotura duten heriotzak biderkatu egin daitezkela pandemiak iraun bitartean

Pandemiak eragin duen txerto eta oinarrizko medikamentuen eskasiagatik, Osasunaren Mundu Erakundeak esan du Afrikan milioi erdi bat pertsona hil daitezkela HIESarekin zerikusia duten gaitzekin, Democracy Now hedabideak jaso duenez.


Eguneraketa berriak daude