Errauskailua lurperatu dute Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta enpresek

  • Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta Gipuzkoa CGR aldi baterako enpresa elkarteak Zubietako errauste plantaren kontratua etetea adostu dute.


2013ko azaroaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
GHK-ko Ainhoa Intxaurrandieta, Zubietako errauskailua eraiki behar zuen CGRko Karmelo Aguas Martinez eta Gipuzkoako Ingurumen diputatu Iñaki Errazkin akordioaren berri ematen.

Enpresek zortzi milioi euroko kalte-ordaina jasoko dute obra bertan behera geratzearen truke. FCC, Serbitzu Elkartea, Altuna y Uria eta AE&E Inova dira eraikuntzaz arduratu behar ziren enpresak.

Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak, Karmelo Aguas Martinez CGR Zubieta Aldi Baterako Enpresa Elkarteko kudeatzaileak eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko kideak azaldu dituzte akordioaren datuak.

GHK-k CGRri %3 orainduko dio eraiki gabeko zatiaren lortu gabeko irabaziengatik eta beste %3 proiektatutako planten lehen bost urteen esplotazioagatik: 6.690.000 euroko kostua du aurrenekoak eta 1,5 milioi bigarrenak. Beraz, guztira GHK-k kontratua amaitzeagatik eta proiektua bertan behera uzteagatik 8.190.000 euro ordainduko dizkio enpresen elkarteari.

Akordioari buruzko prentsa oharra osorik irakur liteke GHKren webgunean.

Aurreikusitakoa baino gutxiago

Duela urtebete GHK eta enpresak ez ziren iritsi gai honetan zeukaten eztabaida adostasunez ixtera. Orduan prentsak zabaldu zuenez, 24 milioi euroko kalteordaina eskatzen zuten enpresek kontratua bertan behera uztearen truke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude