Donostian klima aldaketari buruzko konferentzia antolatu dutela-eta, bolo-bolo ibili da hedabideetan Change the change esaldia.
Asensio diputatua berriro ere azaldu zaigu, beti bezala berak gustuko duen formatuan, inoren aurrean jarri gabe bakarrik eta gezurretan, esanez Foru Aldundiak neurriak hartu behar dituela klima aldaketa gerta ez dadin. Baina, Asensio jauna zuk ederki dakizu eta errausten den guztiak karbono dioxidoa sortzen duela eta, beraz, klima aldaketarekin lotuta dagoela.
ERRAUSKETA = KLIMA ALDAKETA
Aldundiaren datuetatik ondorioztatzen da 110.000 tona hondakin sortu zela Gipuzkoan 2018 urtean. Kopuru hori behera doa urtez urte eta horren zati handi bat Donostia, Irun, Lasarte eta Hondarribian sortzen da, hau da, zabor gehien sortzen duten udalerrietan. Bertan ahalegin gehiago eginez gero, asko txikitu litzateke Gipuzkoan sortzen den errefufusa kopurua. Baina, noski, Zubietako errauskailua 200.000 tonako jasotzeko dago diseinatua.
Oso gaizki planifikatua dago proiektua eta hasieratik Olano eta Asensio gezurretan ibili dira. Nola liteke, errauskailu bat egiten hastea, kontutan hartu gabe, lurralde honetan egun sortzen den eta etorkizunean sortuko den zaborra kontutan hartu gabe. Behin da berriro ukatu duzue herrialdetik kanpoko zaborra inportatzeko asmoa duzuela. Guztiok dakigu Urbaser enpresarekin sinatu duzuen kontratuan beraien esku utzi duzuela errauskailuaren kudeaketa. Ustelkeri kasuetan nahastutako enpresa horrek erabakiko du 200.000 tona arteko zaborra nondik lortu eta nola kudeatu, inongo kontrolik gabe erretzeko ahalmena baitu.
Gipuzkoarrok birziklatze lana ondo eginez gero, sortzen eta etorkizunean sortuko dugun zaborrarekin nekez beteko dugu eraikitzen ari diren bi labeetatik bat. Zertarako bigarrena? Gure ingurumena eta osasuna dago jokoan. Merezi al ditugu Asensiok eta Olanok sinatu duten kontratu horretan jarritako baldintzak? Ez al diguzue egia zor gipuzkoar guztioi? Merezi al dugu gezurretan jarraitu eta benetan gertatuko dena ezkutatzen jarraitzea?
Zuen jarrera ez da batere dotorea. Hedabideetan irudikatzen zuten Zubietako Ingurumen Zentruak ez zuen tximiniarik bistan. Baina, jadanik argazkietan ikusten dira tximiniak: CO2, dioxinak… airera isuriko dituztenak.
Olano eta Asensio, koldar batzuk zarete, mahai inguruetan parte hartzen ez zarete ausartzen? Zergatik ote da? Egia ezkutatu eta gezurrak besterik esaten dituzuelako?
Klima aldaketaren kontra lana egin duten hedabideei ere deialdia luzatu nahi dizuegu, gai honetan dauden ikuspuntu guztiak azal ditzazuen, ezkutuan dauden gaiak azaleratzen eta egi erdiak edo gezur osoak salatzen.
Badakizue, zuek nahi izanez gero, gu prest gaudela gipuzkoarrek merezi duten egia osatzen laguntzeko.
Bidali zure artikuluak iritzia@argia.eus helbidera
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]
Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]