Getxoko Lope de Vega kaleko udal-eraikinaren eraisketaren aurka mobilizatuko dira asteazkenean

  • Asteazkenean, hilaren 26an, manifestazioa deitu dute Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko udal-eraikina eraistearen kontra. Erromo Plataformak antolatuta, 19:30ean elkartuko dira bertan.


2021eko maiatzaren 26an - 09:56
Otsailean dozenaka auzotarrek mobilizazioa egin zuten eraikinaren eraisketaren kontra (Argazkia: Hiruka)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Getxoko Udalak Lope de Vega kaleko udal-eraikina bota gura du, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, Belaunaldien Arteko Zentroa egiteko. Erabaki horren aurka, auzoko gazte eta nagusiek askotariko mugimenduak eta mobilizazioak egin dituzte proiektua geldiarazteko asmoz: itxialdiak, okupazioak, manifestazioak, sinadura-bilketak... Asteazkenean, maiatzaren 26a, berriro ere elkartuko dira, 19:30ean, Romo Plataformak deituta.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025-10-16
Aimar Uribesalgo Esoterismorik gabe, iraultzarik ez
"Artaldekeria eta antiartaldekeria dependentzia bera dira"

Eguneraketa berriak daude