Getxoko hondartzetako garbitzaileek greba mugagabeari ekin diote

  • Lan-baldintza duinak lortzeko protestaldia abiatu dute zazpi beharginek. Jakinarazi dutenez, gaur egun ez dira 1.000 euroko soldatara heltzen, aparteko ordainsariak hainbanatuta dituzten arren; ez dute subrogatzeko eskubiderik ezta hitzarmenik ere ez. Getxoko EH Bilduk babes osoa adierazi die, "eskariak justuak eta ukaezinak direlako".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 29an - 08:59
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Koalizio abertzaleak azaldu duenez, Getxoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak duten hitzarmenaren arabera Aldundiak dirua jartzen du eta Udalak kontratazioak egin eta kontratazio pleguetan baldintzak ezartzen ditu. "Beraz, Udala da udal-zerbitzuak eskaintzen dituen langileen lan-baldintzen arduraduna eta  Udalari dagokio lan baldintza duinak bermatzea", salatu du. Horregatik denagatik, EH Bilduk mozio bat aurkeztu du maiatzeko udalbatzan, Udalak langile horien lan-baldintzak bermatzeko konpromisoa hartu dezan.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude