Getaria vs Guetaria

  • Txikia nintzenean, pelikulen titulua irakurri eta filma zeri buruzkoa izango zen irudikatzeko ohitura nuen. Eta baziren izenburu batzuk bereziki arreta pizten zidatenak. Kramer vs Kramer eta Istorio amaigabea (The Neverending Story) ziren horietako bi (eta aitortu behar dut oraindik osorik ikusi gabe ditudala bata zein bestea). Lehenaren kasuan, ez nuen ulertzen esanahia, pertsona edo talde bat bere buruaren aurka aritzea ezinezkoa iruditzen zitzaidalako. Bigarrenak, aldiz, beldur pixka bat eragiten zidan, ikusten hasi eta inoiz amaitzen ez zen film bat zelakoan...


2019ko uztailaren 24an - 09:27
Etxeu Nahi eguna antolatu zuten Getarian Espainiako Armadaren Elcano itsasontziaren etorrera salatzeko. Argazkia: Artzape
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kontu horiekin oroitu naiz azken asteotan herrian jazo diren gertaera batzuk direla medio. Batetik, aurrez aurre elkarren aurka talka egiten duten bi Getaria (Gipuzkoa) ikusi ahal izan direlako; eta bestetik, zuri-beltzeko iragan astunak oraina konkistatu duela iruditu zaidalako, historia amaigabe bat balitz bezala.

Zuri-beltzeko Guetaria. Juan Sebastian Elcano gerraontzi militarraren bisita denboran atzera bidaiatzearen modukoa izan da. Gurean aspaldian ikusten ez ziren gertaerak, gaindituak ziruditen iraganeko kontuak, errepikatu baitira: militarren desfileak, bandera espainiarrak, helikopteroak etengabe zelatan, gotzainak zuzendutako meza berezia, militarrak aldarera igota zirela, herritarrentzat errepideak ixtea, kotxe ofizialentzat irekita zeuden bitartean... Behinola ikusi nuen argazki zahar batekin akordatu naiz: diktadoreak herria bisitatu zuenekoa...

Elkanoren inguruan
hausnarketa sakon bat
beharrezkoa dela garbi dago.
Oso kritikoa naiz Elkanorekiko,
Colon, Cortes edota Pizarroren
modukokonkistatzaileen
txalupa berean kokatzen
baitut.

Era berean, hainbat galdera eta ulertu-ezin eragin zizkidan horrek guztiak. Hasteko, Udalak aho batez onartutako adierazpen egokia irakurrita, barku militarraren bisita nork antolatu zuen jakin nahi nuen, eta zein legitimitaterekin... Nola da posible, udala aurka egonda eta herriari ezer galdetu gabe, getariar guztiei nabarmen eragin zien halako ekintza bat antolatzea? Nola ulertu XXI. mendean barku militarrak herrira gonbidatzea? Zein zen horren helburua? Izan ere, kasu honetan, militarrek eurek baino, beraiei gonbita egin eta alfonbra gorria jarri dietenek dutela erru gehiago iruditzen zait...

Batzuk betikoa esanez defendatuko dira: bisitariak etorri zirela eta dirua utzi zutela herrian eta medioetan Getariaren izena agertu zela... Bisitariak edozein preziotan erakartzea ez zait zilegi iruditzen. Ez dakit benetan onurak nork aterako zituen, baina barkuaren bisitak suposatu zuen militarren eta polizien presentzia eta horrek herrian sortu zuen tentsioa ikusita, erantzuleek azalpenak eman beharko lituzketela iruditzen zait.

Era berean, Elkanoren inguruan hausnarketa sakon bat beharrezkoa dela garbi dago. Oso kritikoa naiz Elkanorekiko, Colon, Cortes edota Pizarroren moduko konkistatzaileen txalupa berean kokatzen baitut. Hau da, 500 urtetik gora irauten ari den zapalkuntza, expolioa eta asimilazioa ahalbidetu zutenetako beste bat. Baina egia da oso erraza dela bost mende geroago atzera begira jarri eta irakasgaiak ematea, garai hartako gizartea, balioak, mundua ikusteko modua oso bestelakoak baitziren. Hori onartuta, dena den, ezin dut ulertu Elkano jainko gisa irudikatzeko azkenaldiko jarrera eta obsesioa. Hego hemisferioko pertsonak ere kontuan hartu beharko genituzke historia aipatzerakoan. Marinel aparta izan zen Elkano, baina «deskubritu» zituen lurretan eragindako sarraskiak ezin dira inolaz ere justifikatu. Horrenbestez, omenaldiak baino, iraganaren berrikuspen kritiko bat behar da bere figura osorik eta zuzen aztertzeko. Ez da bidezkoa deabruaren pare jartzea, baina ezta heroi gisa omentzea ere.

Kolore anitzeko Getaria. Azkenaldian, zorionez, poz handia eman didaten berriak ere izan ditugu. Iragan ilunera baino etorkizunera begiratzen duen herri aurrerakoi baten arnasa adierazten dutenak. Batetik, barku militarraren bisita salatzeko herrian sortutako dinamika zoriontzeko modukoa da. Hain denbora gutxian halako lana egiteak meritu handia du. Herriak egoerak eskatu bezala erantzun du beste behin. Poza hartu nuen telebistan berria eman zutenean, barkuko bisitarien kolan ia inortxo ere ez nuela ezagutzeak, eta aldiz, militarren aurkako eta errefuxiatuen aldeko ekimenetan aurpegi ezagun asko ikusteak.

Eta ez nuke ahaztu nahi arraunaren munduan ere Getariak historia egin izana, lehen aldiz patroi neska bat mutilen txalupa bat gidatzen ikusterakoan. Gure herria holako berriengatik ezagun egitea nahiko nuke, militarren bisitagatik baino.

Ez dakit Kramer eta Kramerren arteko lehian nor gailenduko zen. Alabaina, gehiengo batek marraztutako kolore anitzeko Getaria hori gutxi batzuk eusten dioten zuri-beltzeko Guetariari nagusituko zaion itxaropen irmoa dut. Zuri-beltzeko iragana ez dadin istorio amaigabe bihurtu...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elkanoren mundu bira
“Euskal Herri dekoloniala” aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


‘Sin Límites’ edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
“Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan”

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


2022-09-05 | Axier Lopez
Getariako eta Filipinetako lehorreratzeak, nork zer omentzeko?

Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]


2022-08-29 | ARGIA
‘Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat’ liburuaren lehen aurkezpena ostegunean Getarian

Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaien presentzia aztertu du ARGIAko kazetari Axier Lopezek Gure heroiak liburuan, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herriratzearen garrantziak mugituta. Liburua ARGIAren... [+]


2022-07-23 | Nekane Txapartegi
Nor garen eta zer izan nahi dugun...

Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]


Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza zuzena eman dio Elkano Fundazioari kongresu bat antolatzeko

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.


2022-07-14 | Peru Iparragirre
Axier Lopez
“Dekolonialitateari buruzko eztabaida pil-pilean dagoenean gure zilborrari begirako diskurtsoak gailendu dira hemen”

Gure heroiak liburua idatzi du Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo... [+]


Eguneraketa berriak daude