Gaur goizean lagun baten mezua jaso dut: “ez zait hilekoa etortzen, arduratuta nago”. “1963ko urrian, Rouenen, hilekoa etorriko ote zitzaidan zain eman nuen astebete baino gehiago” irakurri dut beranduago Annie Ernauxen Gertakizuna liburuan, Joseba Urteagak Igela argitaletxerako euskaratutakoan. Zenbat emakume, zenbat aldiz, egon ote gara egoera horretan? Gertakizuna irakurtzeke nuen eta liburu honetan oinarritutako filma, Audrey Diwanek zuzendutako L'Événement (2021), ikusi daitekeenetik eginbehar bilakatu zait. Lagunaren mezua seinaletzat hartu eta irakurtzeko probestu dut goiza.
Liburuan Ernauxek 1963an Rouenen ikasle zela izandako abortua kontatzen du. Momentu hartan haurdunaldia etetea ilegala zen Frantzian, kartzela-zigorraren, isunaren eta bizileku-debekuaren mehatxupean. “Nik baino lehen emakume askok egin zutena burutzera nindoala jakiteak laguntzen zidan” irakurtzean, abortatu duten lagun batzuen istorioak etorri zaizkit burura eta liburuan aurrera egin ahala, kontakizun desberdinak konparatzen nenbilela konturatu naiz. Oso gertuko kasu batekin egin dut sakonkiago ariketa. Gertakizun honen aurrean Enauxek eta nire lagun Mirenek bakoitzak bere tresnak erabiliz erreakzionatu zuten; idatziz lehenengoak, umoretik bigarrenak.
"Miren abortatzera zihoala, 2016. urtean, EAEn, Osakidetzatik klinika pribatu batera bideratu zuten, 300 euroko etenaldi bat egin zezan"
Hasieran “urdaila nahastuta eta ahoan gustu arraroa” zituela aipatzen du Ernauxek. Mireni berriz titien tamaina handitu zitzaion, Skypetik erakutsi zizkidala gogoratzen dut, artean xalo eta gertatzen zitzaiona susmatu gabe, pozik. Ernauxi ginekologoak esan zion haurdun zegoela, eta ostean entzun zituen lehen hitzak “maitasunaren seme-alabak izan ohi dira ederrenak” izan ziren, momentu horretan bakarrik zegoen arren. Miren bikotekidearekin zegoen eta “beno, orain badakigu ugalkorrak garela” izan zen entzun zuen lehen gauza. Ernauxek 23 urte zituen, Mirenek 22. Batek ez zion haurdunaldiari hala deitzen, “zera hori” edo “hori” erabiltzen zuen; besteak, berriz, izena ere jarri zion umekiari, Kebin, “ia-ia jaunartzea ere egin dit barruan!” esaten zuen, oso berandu jakin baitzuen haurdun zegoela. Hasieratik zekiten biek abortatuko zutela.
Ernauxek komentatzen du “pobrezia transmitituaren sentipena” izan zuela. Klase sozial apalago batetik zetorren, herria eta gurasoen mundua atzean utzi eta intelektual bihurtzen zebilen gaztea zen artean, eta bere logikak esaten zion “porrot soziala” pairatzea normalena zela, “alaba haurdun ezkongabea” bihurtuz. “Hau ezin zen, noski, nire biografian falta!” esaten zuen Mirenek, etxekoen egoera sozial eta ekonomiko zaurgarriarekin lotuz, nolabait, gertatzen zebilkiona. Biek jaso zuten inguruko emakumeen laguntza. Neska batek esan zion Ernauxi non abortatu, abortua egin zion erizaina emakumea zen, “nire salbatzaileak sorgin bat edo putetxe bateko ugazabandre zirudien” kontatzen du, baita gerora ataka estu batetik atera zuen ezaguna ere. Miren abortatzera zihoala, 2016. urtean, EAEn, Osakidetzatik klinika pribatu batera bideratu zuten, 300 euroko etenaldi bat egin zezan. Susmagarria iruditu zitzaionez, lagun bati deitu zion eta horrek Osakidetzan dohainik abortatu zuen beste lagun batekin jarri zuen kontaktuan.
Ernaux mundutik kanpo sentitzen zen, ezin gertatzen zebilkiona konpartitzeko babesik aurkitu. Mirenentzako errazagoa izan zen dena, etxeko sostengua eta babesa zituen, eta testuinguru soziala desberdina zen, noski. Hala ere, egun horietan “haurdun nago” esaldia etortzen zitzaion askotan burura, eta une labur horietan inguratzen zuen guztia urrun sentitzen zuen. Zure esku uzten dut Gertakizun desberdinetan gehiago murgiltzea, aipatutako liburua zein filma, oso gomendagarriak dira; eta Mirenek, inoiz ezagutzen baduzu, kontatuko dizu, lasai asko, bizitakoa. Pertsonalki, oso gustuko ditut istoriook, hasteko, kontatuak izan direlako eta zintzoak izateaz gain, ezin delako beraietan erruduntasun zantzurik aurkitu.
Hori bai, amaitzeko filmean agertzen ez den eta bereziki deigarria iruditu zitzaidan eszena bat kontatuko dut, guztion arreta merezi duelakoan. Idazleak, abortu klandestinoaren ostean, ospitalera joan behar izan zuen, eta bertan erizain batek “askozaz hobeto zaude horrela!” (hots, abortatu ondoren) esan zion. Annie unibertsitate on bateko ikaslea zela jakin zuen erizainak, bere ikasle txartelari esker. Gazteak ospitalean entzundako “kontsolamenduzko hitz bakarrak” izan ziren horiek, eta “emakumeen arteko konplizitateari” baino gehiago, “jende xeheak goikoek legeen gainetik jartzeko eskubidea dutela onartu izanari” zor zizkiola ondorioztatu zuen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]