Gernika-Lumon izango da bertsolari gazteen ‘Plazara!’ ekimenaren lehenengo saioa barikuan

  • Urtarrilaren 27an izango da Plazara!ren aurtengo lehenengo saioa Arrano tabernan, 18:30ean hasita.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko urtarrilaren 26an - 17:13
Gernika-Lumoko saioko afixa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bertsolari gazteen Plazara! zirkuituaren hirugarren edizioa ere badator. Saioak urtarrila eta maiatza bitartean izango dira Bizkaia osoan zehar, hilean behin. Helburu nagusi bi ditu ekimenak, alde batetik, bertsolari gazteen plazaratzean eragitea da eta, bestetik, beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea. Parte hartzaileak eurak izango dira antolatzaileak, gainera.

Urtarrileko saioa: Gernika-Lumo

Barikuan abiatuko da aurtengo Plazara! Gernika-Lumon. Saioa Arrano tabernan izango da 18:30ean. Bertsolariak Araitz Katarain, Beñat Bilbao, Maite Sarasola eta Enare Muniategi izango dira, eta gai-jartzailea Aitor Etxebarriazarraga.

Otsaileko saioa: Iurreta

Aste bi beranduago izango da hurrengo saioa, otsailaren 10ean Iurretako Abadetxean, 19:30ean. Iruri Altzerreka, Unai Foruria, Iker Garitagoitia, Irune Basagoiti eta Peru Irastorza izango dira bertsolariak eta Ander Elorriaga arituko da gai-jartzaile beharretan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

2025eko abenduaren 1
"Ilargia eta Landareak" agendaren aurkezpena Biriatuko Arbolaren Bestan
"Fruta arbolak bermatzen du zer jana izango dugula"

Eguneraketa berriak daude