Genero, sexualitate eta maitasun erromantikoaren mugez gogoeta Zinegoakeko film irabazleetan

  • Ester Martin Bergmark zuzendari suediarraren Nånting måste gå sönder izendatu dute fikziozko film luzerik onena eta Pilar Monsell espainiarraren África 815 dokumental luzemetrairik onena, Zinegoak Bilboko Gaylebostrans 12. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdian.


2015eko otsailaren 03an - 09:13
Azken eguneraketa: 13:19

Bere burua heterosexualtzat duen Andreas gazteak gustuko du Sebastian androgino eta femeninoa. Pasioz biziko dute elkarren arteko harremana, baina mutila da Sebastian, bere alde femeninoa bezainbeste maite du bere alde maskulinoa, eta hori ez du horren gustuko Andreasek... Gizartearen arauei aurre egin nahi dien harremanaz eta generoetan sailkatzeak ezartzen dituen mugez mintzo da Nånting måste gå sönder (Zerbait apurtu beharra dago).

Pilar Monsellek berriz, aita du protagonista África 815 dokumentalean: kamera jarri dio aurrean, eta hura “epaitu gabe”, atzera egin dute oroitzapenetan. Familia bat eraikitzeko proiektuaren porrota eta bere homosexualitatearen onarpena jaso ditu lanak. Monsellen esanetan, maitasun erromantikoa edo familia bezalako babesguneak apurtzen direnean, kontzeptu horien esanahiaz hausnartzeko eta benetako desioetan sakontzeko parada aproposa izan daiteke.

Aurtengo edizioan, 28 herrialdetako 94 film eta hiru antzezlan eskaini ditu jaialdiak. Miguel Albadalejo zuzendari espainiarrari eta Fernando Diez produktore bilbotarrari eman dizkiete ohorezko sariak.

Ikusi saritu guztien zerrenda.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinegoak
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Hauek izan dira Zinegoak jaialdiko film saridunak

Rita Baghdadiren Sirens dokumentalak irabazi du 2023ko Zinegoak Sari Nagusia, eta Dania Bdeir-en Warsha-k Publikoaren Saria eta Senior Epaimahaiaren Saria. Saridun gehienak emakumeak izan dira. Jarraian saritutako lanen zerrenda.


2023-06-27 | Ilargi Manzanares
Angeles Cruz mexikarrak jaso du Zinegoak jaialdiko ohorezko saria

Aktore, gidoilari eta zuzendariak gai politiko eta sozialak lantzen dituen fikziozko filmak egiten ditu, Mexikoko bere komunitatean oinarrituta.


2023-06-21 | Ilargi Manzanares
Zinegoak ekainean ospatuko du 20. edizioa

Bilboko LGBTIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia ekainaren 23tik uztailaren 3ra egingo dute. Hamasei film luze eta 25 labur dituzte programazioan, beste hainbat jarduerarekin batera.


2022-02-01 | ARGIA
Albertina Carri argentinarrak jaso du Zinegoak-en Ohorezko Saria

Albertina Carri zinemagile eta ekintzaile argentinarrak otsailaren 28an jasoko du Ohorezko Saria, Zinegoak  LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren inaugurazio ekitaldian, Bilboko Arriaga antzokian. Aurtengo edizioan Carriren obrari buruzko ziklo berezia eskainiko da.


"Gure burua nahi dugun moduan izendatzeko eskubidea" aldarrikatuko du Zinegoak LGTBI+ jaialdiak

“Marioker”, “Lumatza”, “Kuir”, “Soropila” edo “Kapaza” hitzek osatu dituzte Zinegoak LGTBI+ jaialdiaren aurtengo kartelak. Inposatutako etiketarik gabe, "gure burua nahi dugun moduan berrizendatzeko, erakusteko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude