Genero indarkeriagatik bi gizon atxilotu dituzte asteburuan Gasteizen

  • Asteburuan zehar, 37 eta 29 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Udaltzaingoak, genero-indarkeriarekin lotutako gertaeren erantzule direlakoan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 10ean - 09:10
Azaroaren 25eko manifestazioa Gasteizen, indarkeria sexistaren aurka (Argazkia: Erlantz Anda)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lehenengo atxiloketa Errege-Erregina Katolikoen kalean izan zen, erasotutako emakumearen senitartekoek egindako ohartarazpenaren ondorioz. Udaltzainek aurpegia zaurituta zuen emakumea topatu zuten etxeko atarian. Gizonezkoa epailearen esku geratu da.

Bigarren erasotzailea Jesusen Zerbitzarien kaleko etxebizitza batean atxilotu zuten. Biktimak berak eskatu zuen laguntza, etxebizitzatik bertatik. Udaltzainek egiaztapenak egin ondoren atxilotu zuten 29 urteko gizonezkoa. Ondoren, epailearen esku geratu zen.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Espainiako Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude