Gehitu kolektiboa:“Sexu eta genero aniztasunarekiko intoleranteak diren jarrerak bizirik daude”

  • Gaur da LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna eta manifestua atera du Gehituk horren harira.


2018ko ekainaren 28an - 10:37
2017an egindako manifestaldia (Argazkia: Berria)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen aldeko elkarteak azaldu duenez,  “kolektiboko kideok beste behin bilduko gara eskubideak errebindikatzeko, aniztasunetik abiatuta bizikidetzaren alde egiteko”.

Ekai nerabe transexualaren suizidioa gogoan du kolektiboak, “bere erabakiarekin gizarte gisa ditugun hutsuneak agerian utzi zituen, baita gure gazteek LGTBI fobiarekiko duten kalteberatasun berezia ere”.

Sexu eta genero aniztasunarekiko intoleranteak diren jarrerak bizirik daudela salatu dute eta “marko heteronormatiboaz” bestelako sexualitateak diskriminatzen dituen aurreiritzi sexualak zein “trans kolektiboaren patologizazioak” ere badaudela.”Ekainaren 27an publikoki jakinarazi dugun bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egingo dugu ikerketa bat, ezkutuan dauden hainbat errealitate ikusi eta bazterkeriak ezabatzeko.

“Ekainaren 28 honek beste aukera bat eskaintzen digu lorpenak ospatzeko eta oraindik lortu gabe dagoena nabarmentzeko” azaldu dute eta partikular zein erakundeei parte hartzeko eskatu die, arratsaldeko 19.30ean Donostiako Boulevarretik aterako den harrotasunaren manifestaldian.

Hiriburu gehiagotan egingo dira manifestazioak

-Bilbon: 19:30ean

-Gasteizen: 20:00etan, Andre Maria Zuriaren Plazatik abiatuta

-Iruñean: 19:00etan, Autobus geltoki zaharrean hasiko da

-Aretxabaletan: 19:30ean manifesta-akzioa, herriko plazatik


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGTB mugimendua
2025eko ekainaren 18
Meloi saltzailea
Harro

2024ko ekainaren 19
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
"Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria"

Eguneraketa berriak daude