Giza katea: Informazio teknikoa

  • EAEko hiru hiriburuak lotuko ditu giza kateak eta hainbat ekimen egingo da eguerditik aurrera.


2018ko ekainaren 7an - 12:12
Giza kateko kartela (argazkia:Gure Esku Dago)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Igandean goizean goiz hasiko da eguna giza katean parte hartuko dutenentzat. 10:00etan autobusak kilometroetara iristen hasiko dira. Ekitaldi nagusia eguerdiko 12:00etan hasiko da. 12:15etan legebiltzarraren atarian irakurriko dute mezua,ondoren amaiera emateko ekitaldiari. 13:30ean  jai giroak jarraituko du hiriburu bakoitzean prestatutako eszenatokietan.

Hainbat pertsona ezagunek hartuko du parte: ETBko aurkezle Julen Telleria eta Kike Amonarriz, Maddalen Iriarte eta Pili Zabala politikariak, GBBeko kideak, Jesus Uzkudun CCOOko buruzagi ohia eta  Hesianeko abeslaria den Zuriñe Hildago. Herrialde Katalanetako eragile ezagunak ere badatoz elkartauna adieraztera: Gabriel Rufian ERCko kidea, Elisenda Paluzie ANCko presidentea, Ignasi Termes Òmnium Culturaleko kidea eta Mireia Boya CUPeko kidea.

> Beharrezko informazio tekniko guztia (pdf): ordutegiak, zuzeneko emisioa jarraitzeko esteka, argazki albumaren helbidea...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Eguneraketa berriak daude