Euskal Presoak eta iheslari politikoak etxean nahi ditugu. Denon erantzukizuna da! Segi dezagun bada lanean. Datorren urriaren 1ean, aukera polita dugu Gasteizen egongo den Udazkenfest-en.
Dispertsioak 27 urte bete ditu, Euskal Preso Politikoen Kolektiboari ezartzen zaion zigor neurri honek bi helburu dituelarik: kolektiboaren kohesioa apurtzea eta honen kideak bere ingurutik aldentzen saiatzea. Espainiar eta frantziar estatuek diseinatutako neurri anker honek (PNV-ren laguntzaz, noski), ez du ez bata ez bestea lortu. Azken finean, dispertsioak senide eta lagunak zigortzeko baino ez du balio, maite ditugun horiek ez ditugulako bakarrik utziko eta astebururo bisitan joango garelako.
Gazteok asko dugu esateko gai honen inguruan, errepresioaren atzaparrak askotan kolpatu gaituelako, eta ehunka izan direlako atxilotuak, torturatuak, espetxeratuak eta dispertsatuak izan diren gazteak. Ezin ahaztu ere, hauetako batzuek atzaparretatik ihesean mugaz beste ezkutuan egon behar izan direnak asko eta asko izan direla, eta badirela.
Euskal Herriko gazteria beti egon da estatuaren jomugan, gure borrokarako grinak eta irudimenak Euskal Herri askea eraikitzeko ireki dituen aukerengatik. Iluntasunik beltzenean argitasuna aurkitzen badaki herri honetan. Eta garai berriak bizitzen ari ditugun arren, gatazkak bere horretan dirau. Besteak beste oraindik ehunka direlarik ziega ilunetan bahituta edota ihesean dauzkagun kideak eta lagunak.
Bada garaia gurera ekartzeko, etxean eta aske izateko. Euskal Preso eta Iheslari Politikoen kolektiboa osatzen duten kideek asko dute esateko eta irakasteko. Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera ekartzeak bere biziko garrantzia dauka. Baina ezin gara zain geratu, aurreko belaunaldiek egindakoaz ikasiz borrokaren lekukoa hartu behar dugu. Gazteok ez garelako etorkizuna,gazteok oraina gara, eta oraina bizitzeko jaio gara! Hautabide Independentistan sakonduz, errepresaliatu politikoak etxetik gertuago izango ditugu, txanpon berdinaren aurpegiak baitira. Euskal Estatua eraikitzen goazen heinean, preso eta iheslariak gurekin ekarriko ditugu, ez ditugu atzean utziko!
Horregatik, deia luzatu nahi diogu gazteriari: antolakuntzaz eta borrokaz, denok batera, berriro ere irudimena eta grina erakutsiz Euskal Preso eta Iheslari Politikoen etxeratzeko baldintza eta aukera berriak ireki ditzagun. Denon erantzukizuna da! Segi dezagun ba, gure auzo, herri, hiri, ikastetxe, unibertsitate, lantegi, taberna, gaztetxetan lanean, bakoitza bere esparruan, baina lanean. Datorren urriaren 1ean, aukera polita dugu Gasteizen egongo den Udazkenfest-en.
Ez dute ulertzen, ez dute ulertu nahi, gure maitasuna, harrotasuna, haien gorroto eta mendeku gosea baino askoz indartsuagoa dela. Ez dute ulertzen, ez dute ulertu nahi, ilargiraino joan behar badugu bisitan, ilargira goazela! Denak ala inor ez, denak ala ezer ez. Euskal Preso, Iheslari edo Deportatu bakarra dagoen bitartean, herri hau ez delako aske izango. Gu izan behar gara dispertsioa ezagutuko dugun azken belaunaldia. Presoen ziegetako giltzak haiek dituzte, baina kendu eta ateak irekiko dizkiegu, hau izan dadin azken bisita, azken bidaia, udazken guztietan azkena. Gazte borrokaz, preso eta iheslariak etxera!
Ibai Intxaurrondo (Arabako Ernaiko kidea)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]