Gazte Topagune Sozialista izango da uztailaren 20tik 24ra Durangon

  • Gazte Koordinadora Sozialistako eta Ikasle Abertzaleakeko kideek antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Adierazi dutenez, "aisirako, sozializaziorako eta ospakizunerako tartea eskaintzeaz gain, antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargune bat izan nahi du Topaguneak".


2022ko maiatzaren 27an - 07:28

Krisi testuinguruan "antolakuntza independente baten" beharra azpimarratu dute Topagunearen deitzaileek: "Oinarrizko eskubideen ezabapenaren, bizitzaren garestitzearen, eta oro har, bizi kalitatearen okertzearen aurrean, komunismoaren beharrezkotasuna mahaigaineratu nahi dugu. Hauxe da, beraz, Topagunearen helburu zentrala: komunismoaren gaurkotasunaz nahiz gazteok independenteki antolatzeak duen garrantziaz eztabaidatzeko eta solasteko espazio izatea".

Adierazi dutenez, datozen asteetan emango dute egitarauaren berri eta sarrerak ere laster jarriko dituzte eskura.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHko Gazte Sozialisten Topagunea
Urriaren 11tik 15era bitarte izango da Gazte Topagune Sozialista, Iruñerrian

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.


2022-07-20 | ARGIA
Abiatu da Gazte Topagune Sozialista Durangon

Uztailaren 20tik 24ra arte gazte sozialisten elkargune bilakatuko dute Durango GKS Gazte Koordinadora Sozialistak eta IA Ikasle Abertzaleakek. "Antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargune bat" izan nahi du topaguneak, eta eztabaida eta formakuntza uztartuko dituzte... [+]


2022-07-14 | ARGIA
Asteazkenean abiatuko da Gazte Topagune Sozialista Durangon, "komunitate politikoa sendotzeko" asmoz

Bost eguneko egitarauan “lanketa politikorako eta aisialdirako aukera zabala” eskaini dute. Durangon egingo da aurtengo edizioa uztailaren 20tik 24ra artean.


2021-10-13 | ARGIA
1.500 parte hartzailetik gora bildu ditu Gazte Topagune Sozialistak

Urriaren 8a eta 12a bitarte gauzatu den Gazte Topagune Sozialistak parte hartzea altua izan du. Orain arte egindako ibilbidea ospatu eta aurrera begirakoan lanean jarraitzeko motibazioa agertu dute. Zentzu horretan, hainbat auziri buruz jarduteko baliatu dute topaketa.


2021-10-01 | Guaixe .eus
Gazte Topagune Sozialistarako bonoak eskuratzeko azken egunak

Urriaren 8tik 12ra Altsasuk Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialista hartuko du. Kanpalekua eta hainbat gune izanen dira. Bertan hitzaldiek eta aisialdiak osatzen dute egitaraua. Sarrerak bono moduan www.gks.eus webgunean salgai daude, igandera arte.


Eguneraketa berriak daude