Asteazken honetan hasiko da Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea

  • Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako topaketek "komunitatea indartzeko" baliatuko dituzte. Gaurtik zapatura bitartekoak, lan egiteko egunak izango direla azaldu dute topaketen antolatzaileek, baina eztabaidarako eta aisialdirako tartea ere hartuko dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 12an - 11:26
Euskal Herriko Gazte Sozialiston Topagunea Azpeitian. Argazkia: @uztarria

Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea egingo dute gaurtik zapatura bitartean herrian. Egitasmoaren bidez, Euskal Herri osoko "borondate sozialista" batu nahi dute bi taldeek, eta haien arabera, topaketek "lan egiteko egunak" izango dituzte ardatz: "Hori da sozialiston lan filosofia, indar desberdinak antolatuz gure jardunaren potentzia biderkatzea eta potentzia hori prozesu sozialista elikatzea xede duen hainbat proiektu indartzeko erabiltzea".

Era berean, "komunitatea indartzeko", gai politikoak eztabaidatzeko hitzaldiek eta aisialdirako ekintzek ere izango dute tarterik datozen egunetan egingo duten Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunean. Lan saioek, hitzaldiek, mahai inguruek, ikuskizunek edota kontzertuek hartuko dute egitasmoaren egitaraua, eta horiek herriko txoko desberdinetan gauzatuko dituzte. Lan saioak, esaterako, Gaztetxean eta Esklabetan egingo dituzte, beste hainbat lekuren artean. Astegunean, bazkari eta afaritarako, Azoka Plazan elkartuko dira gazteak, eta zapatuko bazkaria Betharrameko frontoian. Egun horretako kontzertuak, berriz, Sanagustin kulturgunean eskainiko dituzte, eta Bake faltsua, Rodeo, Droga purpura eta Kontuz! taldeak ariko dira zuzenean 19:00etatik aurrera. Han izango da egun horretako ekitaldi politikoa ere.

Hezkuntzaz, generoaz, gazte problematikaz eta antolakundeaz eta Euskal Herriko ziklo politikoaz eztabaidatzeko eta hausnartzeko aukera ere izango dute gazteek, Soreasu antzokian.

Hona hemen Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneko egitarau osoa:

Ekainaren 12a, asteazkena.

  • 10:00etatik 19:00etara, lan eguna.
  • 14:00etan, bazkaria.
  • 21:00etan, afaria.
  • 22:00etan, pailazoen ikuskizuna.

Ekainaren 13a, osteguna.

  • 10:00etatik 19:00etara, lan eguna.
  • 14:00etan, bazkaria.
  • 21:00etan, kantu afaria.

Ekainaren 14a, ostirala.

  • 10:00etatik 13:30era, lanaren amaiera.
  • Ondoren, bazkaria.
  • 16:00etatik 18:00etara, Hezkuntza, genero eta gazte problematika.
  • 18:00etatik 20:00etara, Gazte antolakundea: jarraikortasuna eta hausturak.
  • 21:00etan, afaria.
  • 22:00etan, Pobresiak.

Ekainaren 15a, zapatua.

  • 10:00etatik 12:00etara, prozesu sozialista.
  • 12:30etik 14:30era, mahaingurua: Ziklo politiko berria Euskal Herrian.
  • 14:30ean, bazkari girotua.
  • 19:00etan, kontzertuak: Bake faltsua eta Rodeo Sanagustin kulturgunean.
  • Ondoren, ekitaldi politikoa eta kontzertuak: Droga purpura eta Kontuz!, Sanagustin kulturgunean.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHko Gazte Sozialisten Topagunea
Urriaren 11tik 15era bitarte izango da Gazte Topagune Sozialista, Iruñerrian

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.


2022-07-20 | ARGIA
Abiatu da Gazte Topagune Sozialista Durangon

Uztailaren 20tik 24ra arte gazte sozialisten elkargune bilakatuko dute Durango GKS Gazte Koordinadora Sozialistak eta IA Ikasle Abertzaleakek. "Antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargune bat" izan nahi du topaguneak, eta eztabaida eta formakuntza uztartuko dituzte... [+]


2022-07-14 | ARGIA
Asteazkenean abiatuko da Gazte Topagune Sozialista Durangon, "komunitate politikoa sendotzeko" asmoz

Bost eguneko egitarauan “lanketa politikorako eta aisialdirako aukera zabala” eskaini dute. Durangon egingo da aurtengo edizioa uztailaren 20tik 24ra artean.


2022-05-27 | ARGIA
Gazte Topagune Sozialista izango da uztailaren 20tik 24ra Durangon

Gazte Koordinadora Sozialistako eta Ikasle Abertzaleakeko kideek antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Adierazi dutenez, "aisirako, sozializaziorako eta ospakizunerako tartea eskaintzeaz gain, antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargune bat izan nahi du Topaguneak".


2021-10-13 | ARGIA
1.500 parte hartzailetik gora bildu ditu Gazte Topagune Sozialistak

Urriaren 8a eta 12a bitarte gauzatu den Gazte Topagune Sozialistak parte hartzea altua izan du. Orain arte egindako ibilbidea ospatu eta aurrera begirakoan lanean jarraitzeko motibazioa agertu dute. Zentzu horretan, hainbat auziri buruz jarduteko baliatu dute topaketa.


Eguneraketa berriak daude