Ehunka pertsona elkartu dira Legazpin, aurtengo Gazte Sozialisten Topagunearen aurkezpenean

  • Legazpiko Urbeltz pilotalekuan batu ziren otsailaren 9an eguerditik ehunka lagun. Bazkaria egin zuten lehenengo, eta gero, Topagunea jendaurrean aurkeztu zuten GKSko bi kidek. Hala, ekimenak "ildo sozialistaren baitan betetzen duen funtzio politikoaren" inguruan jardun zuten, eta aurtengo egitarauaren inguruko aurreneko zehaztapenak ere eman zituzten. Legution izango da 2020ko Topagunea, eta lan egunak, "eduki politikoan sakontzeko" saioak, martxa zein kontzertuak egingo dituzte. Topagunearen inguruko azalpenen ostean, Benito Lertxundiren kontzertua izan zen atzo Urbeltzen.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 10an - 11:37
Gazte Sozialisten Topagunearen aurkezpenean, Legazpin. Argazkia: gedar.eus.

Ehunka pertsona bildu ziren Legazpin (Gipuzkoa) atzo, otsailak 9, 2020ko Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunearen aurkezpen nazionalean. Gazte Koordinadora Sozialistaren eta Ikasle Abertzaleaken eskutik, eguerdian hasita, bazkaria, hitzaldia eta kontzertua izan ziren Urbeltzen.

Hala, 13:30ean elkartu ziren ehunka gazte Urbeltzeko aterpeetan, bazkari baten bueltan. Ondoren, 16:30ak aldera, Topagunea aurkeztu zuten GKSko bi kidek; ekimenak "ildo sozialistaren baitan betetzen duen funtzio politikoa" azaldu zuten, baita aurtengo egitaraua ere. "Kontsumorako artikulu bat" izatetik urrun, Topagunea "eskala handiko lan prozesu bat gauzatzeko" elkargunea dela argitu zuten hizlariek, "lan planifikatuaren adibidea", alegia. "Ildo sozialistaren baitan indarrak biderkatzeko, antolakuntza gaitasunetan sakontzeko, eta proiektu lokalei zein maila nazionalean antolatutako espazioei ekarpen zuzena egiteko tresna" da Topagunea, antolatzaileen esanetan.

Egitaraua argitara

Aurtengo Topagunearen inguruko zehaztasunak ere eman zituzten atzo hizlariek. Iaz, Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak eraikina izan zen Topagunearen erdigunea, eta aurten, Legutioko (Araba) Desjabetuon Hotela izango da zentrala. "Ildo sozialistaren baitan antolatutako espazioak egokitzeaz" gain, "lan prozesu bat egiteko azpiegitura modura ere garrantzia" du ekimenak, aurkezpenean azaldu zutenez.

Aurtengo egitarauari dagokionean, aurreneko bi egunak - apirilak 9 eta 10 - lan egunak izango dira. Hainbat bloke osatuko dira, obra lanak, tailerrak, txandak eta aisialdia barnebilduko dituztenak. Larunbaterako - apirilak 11 - "eduki politikoan sakontzeko" hitzaldi eta mahai-inguruak antolatu dituzte, eta igandean - apirilak 12- martxa egingo dute Albertia ingurura. Igande gauean hainbat musika emanaldi izango dira; nagusiki, Rude Pride, Boot Boys, Dead Bronco eta Euskal Herriko sound system eta rap kantari ugarik osatutako emanaldia.

Topagunerako bonoak salmenta puntuetan eskuragarri daudela gogorarazi zuten atzo hizlariek.

Benito Lertxundiren emanaldia

Hitzaldiaren ostean, Benito Lertxundik kontzertua eskaini zuen Urbeltz pilotalekuan, 19:00etan hasita. Aldez aurretik, ikusmin eta ilusio handia sortu zuen emanaldiak. GKSko eta IAko kideek berriki adierazi duten modura, Lertxundi "Euskal Herriko musikalgintzan erreferente nagusietakoa" da, eta atzoko kontzertuak "belaunaldi ezberdinen arteko harremana bultzatzea" ere bazuen xede.

Salgai jarritako sarrera guztiak amaitu ziren, pilotalekuko 700 eserlekuak betez. Euskal Herri osotik bertaratutako lagunek bi ordu inguruko kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHko Gazte Sozialisten Topagunea
Urriaren 11tik 15era bitarte izango da Gazte Topagune Sozialista, Iruñerrian

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.


2022-07-20 | ARGIA
Abiatu da Gazte Topagune Sozialista Durangon

Uztailaren 20tik 24ra arte gazte sozialisten elkargune bilakatuko dute Durango GKS Gazte Koordinadora Sozialistak eta IA Ikasle Abertzaleakek. "Antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargune bat" izan nahi du topaguneak, eta eztabaida eta formakuntza uztartuko dituzte... [+]


2022-07-14 | ARGIA
Asteazkenean abiatuko da Gazte Topagune Sozialista Durangon, "komunitate politikoa sendotzeko" asmoz

Bost eguneko egitarauan “lanketa politikorako eta aisialdirako aukera zabala” eskaini dute. Durangon egingo da aurtengo edizioa uztailaren 20tik 24ra artean.


2022-05-27 | ARGIA
Gazte Topagune Sozialista izango da uztailaren 20tik 24ra Durangon

Gazte Koordinadora Sozialistako eta Ikasle Abertzaleakeko kideek antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Adierazi dutenez, "aisirako, sozializaziorako eta ospakizunerako tartea eskaintzeaz gain, antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargune bat izan nahi du Topaguneak".


2021-10-13 | ARGIA
1.500 parte hartzailetik gora bildu ditu Gazte Topagune Sozialistak

Urriaren 8a eta 12a bitarte gauzatu den Gazte Topagune Sozialistak parte hartzea altua izan du. Orain arte egindako ibilbidea ospatu eta aurrera begirakoan lanean jarraitzeko motibazioa agertu dute. Zentzu horretan, hainbat auziri buruz jarduteko baliatu dute topaketa.


Eguneraketa berriak daude