Gaztainondoa bueltan da Nafarroan

  • Urte luzeetan oinarrizko elikagaia izan zen gurean gaztaina, eta gaztainondoaren zura oso erabilia eraikuntzan, altzarietan eta bestelakoetan. 1960ko hamarkadatik aurrera, ordea, gaztainondoen galera nabarmena hasi zen Euskal Herriko eta Nafarroako basoetan: “Tinta eta minbizia eritasun larriek, gizartearen industrializazioak eta mendietan pinua sartzeak gaztainondoen galera ekarri zuten”, azaldu du Mikel Diaz Oses Nafarroako Gobernuko Mendi saileko teknikariak. Urteak daramatza Osesek, kide gehiagorekin batera, Nafarroan gaztainondoak berreskuratzeko eta bultzatzeko lanean.


2023ko irailaren 18a - 05:00
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zuraren ekoizpenean hemen baino askoz aurreratuago daude Galizian, Asturiasen eta inguruko beste zenbait tokitan: “Eritasunei irtenbidea eman nahian, Galiziako CIF Lourizan ikerketa zentroak bertako gaztainaren eta gaztaina japoniarraren arteko hibrido bilduma bat sortu zuen 1980ko hamarkadan, eta bilduma osoa jasotzen zuen entsegu partzela bat landatu zuten Baztanen 1984an”, dio teknikariak. Horietatik, tintari erresistente diren sei klon-hibrido aukeratu eta Nafarroako zazpi partzelatan jarri dira azken hiru urteotan: Arantzan, Baztanen, Beran, Iturenen, Leitzan, Lesakan eta Luzaiden.

Baina, zergatik hibridazioa? Bada, bertako gaztainak ez direlako eritasunekiko erresistenteak eta japoniarrak bai, baina, aldi berean, japoniarrak ez duelako zurerako balio, eta bertakoek bai. “Landaketa esperimentalak izan dira, hibrido horiekin hemen zura ekoizten ahal den testatzeko, eta emaitza onak jasotzekotan, aurrera begira, partikularrei nahiz udalei zein klon mota landatu ditzaketen gomendatzeko erabiliko dira datuok”. Pinuaren gaitzak sortutako galera dela-eta, gaztainondoari eta beste espezie batzuei beste aukera bat ematen saiatzen ari dira, nolabait.

Bertako barietateak berreskuratzen

Nafarroan ez bezala, Galizian eta Bierzon, esaterako, fruituaren ekoizpenak ere ez du etenik izan, eta horregatik, bertako barietateen identifikazioa eta kontserbazioa garatuago dituzte. Klonei bertako barietateak txertatzen dizkiete, fruituak ekoizteko. Nafarroan, orain gutxi arte, bertako barietateak ez zeuden ia ikertuak, eta Basozaingoa herriz herri elkarrizketak egiten aritu da bide horretan. “Gaztainondoak mendietan lokalizatu eta analisi genetikoak egin dira. Behin-behineko emaitzen arabera, Nafarroako hamasei bat barietate jaso ditugu”, adierazi du Osesek. Gaztainondoen berreskurapen proiektuaren bigarren hanka dute hori: “Hemendik aurrerako lana horiek deskribatzea, erregistratzea eta merkaturatzeko balio ote duten aztertzea izanen da”.

Zenbait herrik interes berezia agertu dute bertako barietateen berreskuratzean, eta Udalen eta INTIAren bidez ikastaro arrakastatsuak antolatzen ari dira azken hiru urteotan, Asturiastik, Bierzotik eta Galiziatik, esperientzia duten eskualdeetatik, datozen teknikarien laguntzarekin.


Baratzetik mundura kanaletik interesatuko zaizu...
2023-09-28 | Garazi Zabaleta
Gaur Orion aurkezpena: 2024ko Ilargia eta Landareak agenda
“Zazpi urteotan oharrak hartu dituenak sekulako informazioa du bere baratzeaz”

Bizitza modernoa estresagarria, polarizatua, politizatua, birtuala eta izugarria da. Irtenbidea landareak dira”. Joseph Tychonievich baratzezain eta idazlearen esaldi horrekin irekitzen da 2024ko Ilargia eta landareak agenda. Bada, irtenbidea landareak badira, horiek... [+]


2023-09-25 | Garazi Zabaleta
Ereinez hazi
“Etxeko lursailari bizia emateko sortu genuen baratze pedagogiko kolaboratiboa”

Donibane Lohitzune eta Bidarte artean hazitako hiru anai-arreben proiektua da Ereinez Hazi. Berenice, Tristan eta Virgile Bruniau gazteek utzia zegoen etxeko lursailari bizitza emateko asmoz abiatu zuten egitasmoa. “Duela hiru urte jarri genuen martxan proiektua. Orduan,... [+]


2023-09-04 | Garazi Zabaleta
Tologorri
Zuku eta marmelada ekologikoak, hamaika zaporetakoak

Familiako baserriari jarraipena emateko apustua egin zuen 2000. urte inguruan Mikel Kormenzana urduñarrak, unibertsitateko ikasketak amaitu eta gero. “Esne behiak zeuden lehen gure baserrian, baina ni sartzean familiako abentura batzuk berreskuratzeko erabakia hartu... [+]


2023-08-28 | Garazi Zabaleta
Ahuntz Pirenaika Elkartea:
“Landa-aberea da pirenaika, estentsiboari lotua eta kanpoan bizitzeko egina”

Duela lau urte, Ipar Euskal Herriko zenbait ahuntz hazle elkartu eta Ahuntz Pirenaika elkartea sortu zuten, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen laguntzarekin: “Pirenaika arrazako ahuntzen hazleak ginen denak, eta instalazio proiektu bat esku artean dutenei arraza hau... [+]


2023-07-24 | Garazi Zabaleta
Bardea
Ekoizleen arteko aliantzei esker dibertsifikatzen joan den etxaldea

Kasedako (Nafarroa) San Isidro del Pinar kontzejuan bizi dira Kiko eta Pablo Fernandez Salinas anaiak, eta bertan dago Bardea Etxaldea. “Iruñetik etorri ginen hona duela 28 bat urte, hiritik eta fabrikako lanetik ihesi, landa eremuaren bila”, azaldu du Kikok... [+]


Eguneraketa berriak daude