Gazan batasun gobernua berrezartzea adostu dute Hamasek eta Al Fatah-k

  • Akordioaren arabera, Palestinar Aginte Nazionalak mugak kontrolatuko ditu, Gazako Zerrendakoak barne. Elkartze politikoa adostu dute erabakiak hartzeko, baita Palestinako parlamentuak bere eginkizunei berriro ekitea ere. Negoziaketak Kairon izan dira, Egiptoren bitartekaritzarekin.


2014ko irailaren 26an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Al Fatah eta Hamasen ordezkariak Kairon (argazkia: Khaled Desouki/Getty Images).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Segurtasun erakundeak eta erakunde zibilak bateratuko dituzte eta batzorde bat osatuko dute Gaza berreraikitzeko. Batzordearen eraketa “aurrerapauso bat da nazioarteko emaileek Palestinar Aginte Nazionala Gaza berreraikitzeko egiten ari den ahalegina ikus dezaten”, adierazi du Musa Abu Marzuk Hamaseko ordezkaritzako buruak.

Gazako funtzionarioen ordainketen arazoa konpondu dutela jakinarazi du Azam Al Ahmed Al Fatah-ko ordezkaritzako buruak: “Batasun gobernuak funtzionario guztiei soldatak ordainduko dizkie, denak palestinarrak direlako eta palestinar guztien gobernua delako”, adierazi dio Reuters agentziari.

“Palestinar Aginte Nazionalaren nazioarteko jarduera koordinatzea” adostu dutela gehitu du Al Ahmedek, “Palestina Nazio Batuen Erakundean sartzeko batez ere”.


2026ko maiatzaren 7
LEKUKOTASUNA | Sonia Bego, Global Sumud Flotillako euskal ekintzailea
"Kontainer batera sartzeko agindu zidaten; hori zen barkuko kartzelarako sarbidea"

2026ko apirilaren 13
Irten da Global Sumud Flotilla Bartzelonatik
"Indartsu gaude, helburua argi dugu eta lortzeko asmoz goaz"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.