Gaza bonbardatzen segituko duela abisatu du Israelek

  • Abuztuaren 6az geroztik ia egunero dira Israelgo armadak bidalitako bonben azpian Gazakoak. Horrez gain, 2007az geroztik gauzaturiko blokeoa ere gogorturik du Israelek azken bi asteetan.


2020ko abuztuaren 25ean - 11:33
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Israelek bidalitako bonben pean dira Gazako palestinarrak abuztuaren 6az geroztik eta horrek horrela segituko duela jakinarazi du Israelgo gobernuak abuztuaren 25 goiz honetan. Bonbak, suziri eta puxika lehergarriei erantzuteko; guztia nazioartearen isiltasun konplizeak lagundurik. Puxika lehergarriek suteak abiarazten dituzte Israeleko landa eremuetan, eta bonben bidez erantzuten diete erasoei. Bonbek berriz heriotza dakarte: azken bi asteetan hamarnaka dira bonbapean bizia galdu dutenak, azkenik Iyad Yamal al-Yidi, Muataz Amir al-Mubid, Yahya Fareed al-Mubid eta Yaqub Zaydieh Hamas taldeko militante gazteak.

 

Hamas mugimendua du Israelgo armadak jomugan eta azken honek "gizadiaren kontrako krimentzat" jotzen ditu azken bonbardaketak zein blokeoak.

Bonbardaketez gain, pasabideak ixtea erabaki zuen ere Israelek –elikagai eta erremedio bakar batzuk sartzen utziz, hala ere–. Hori horrela, erregaien inportazioa oztopaturik, ia elektrizitaterik gabe kausitzen dira palestinarrak –egunean lau orduz dute bakarrik argindarra–, Gazako zentral bakarrak lehengaiak eskas dituelako. 2007az geroztik dute Israelek inposatu blokeoa pairatzen eta are gogorrago bihurtu dute azken bi asteetan. Horrez gain, arrantza espazioa ere txikitu dio Israelek Gazari.

Hori aski ez balitz, koronabirusak kutsaturiko lehen kasuak agertu dira ere aste honetan Gazan. Hedapena mugatzeko asmoz, 48 orduko itxialdia ezarri du Hamasek.

Anartean, AEB Israelekin bildurik

Abuztuaren 24an egon zen Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin Mike Pompeo Ameriketako Estatu Batuetako idazkaria. Ekialde Hurbilean aurreikusita duen bost eguneko bidaiaren lehen geldialdia izan zuen, Arabiar Emirerri Batuen eta Israelen arteko harremanen "normalizazioren" harira. Abuztuaren 13an izenpetu zuten akordioa  eta Pompeok aurreratu duenez beste estatu batzuk ere bideratu dezakete Israelekiko harremanen "normalizazioa". Maroko, Sudan zein Bahraingo Erresuma aipatu ditu, besteak beste. Nola ez, palestinarren hitzetan "bizkarraren erdian jasotako labankada" da akordio hau. Izan Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak zein Hamas mugimenduak, palestinar guztiek dute akordio hau deitoratzen.

Akordioaren ondorioz, Israelek uko egin dio Netanyahuk iragarri zuen anexio planari –baina, «behin-behinean»–. Netanyahuk anexiorako egitasmoak mahai gainean jarraitzen duela nabarmendu zuen behin baino gehiagotan: plan horrek aurreikusten du Israelek Zisjordaniaren %40 ingururen gaineko subiranotasuna aldarrikatzea eta eskualde horretan eraikitako legez kanpoko kokaguneak legeztatzea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


2025-07-30 | Axier Lopez
Ahidura

109 elkartek adierazi berri dute, tartean Munduko Osasun Erakundeak edo Mugarik Gabeko Medikuek, Gazan gosete masiboa sufritzen ari direla, Israelgo Gobernuak hala erabakita. Bi milioi lagunen kontra gosea arma gisa erabiltzen ari dira, etekin politikoak lortu asmoz. 2025ean,... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


Milaka juduk Palestinaren askapenaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi dute, “sionismoaren krimenen aurka”

Milaka lagun bildu ziren Vienan ekainaren 13tik 15era, lehen edizioa izan zuen Judu Antisionisten Kongresuan. Hiru egunez eztabaidatu eta hausnartu ostean, ohar bat argitaratu dute Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren eta garbiketa etnikoaren aurrean ahotsa... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


CAFek giza eskubideak errespetatzen dituela “baieztatu” beharko du, Belgikako kontratu milioiduna eskuratzeko

Beasaingo enpresak 1.695 milioi euroko kontratua lortu du Belgikako SNCB-NMBS tren konpainia publikoarentzat 54.000 plaza dituzten bagoiak egiteko. Baina aurretik, belgikar konpainiak eskatu dio bere jarduerek nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude