'Eusko gudariak' abestu zioten aurpegira Espainiako erregeari Herri Batasunako eta Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdiko (LAIA) kideek Gernikako Batzarretxean.
Lehen bisita ofiziala zuten Euskal Herrian, eta ekitaldi bat antolatu zieten EAEko instituzio ugaritako ordezkari politikoekin.
Aurreko egunean Bilbon izan zen eta goiz hartan Gasteizen. Hiru eguneko bisitaldiaren une gorena Gernikan zegoen aurreikusia, Juntetxean.
Kalean protestak deituta zeuden. Barnean, Espainiako Erregeak hitza hartu zuenean ezker independentistako kideek ukabila altxatuta Eusko gudariak abestuz boikotatu zuten.
Izugarrizko iskanbila sortu zen, kantua isiltzeko txaloka hasi baitziren bertan zeuden beste asko. Segurtasun indarrek kanporatu behar izan zituzten.
Zenbait bideo jarraian: