Gaur jarriko dute ikusgai Eli Pagolak eta Ainhoa Gutiérrezek zentral hidroelektrikoei buruzko artelana

  • Hernaniko Biteri Kultur Etxeko areto nagusian egingo dute estreinaldia apirilaren 19an, 19:00etan. Apirilaren 28 arte egongo da ikusgai, kultur etxeko erakusketa gelan. Gaurko irekiera ekitaldian, Eli Pagolak eta Ainhoa Gutiérrez del Pozok azalduko dute nola ibili diren proiektua gauzatzen, zer den aurkitu dutena, nola dokumentatu duten lana...

Ainhoa Gutiérrez del Pozo, lan hau grabatzeko erabili duten 16 mm-ko kamera eskuan. Gaurko emanaldian 16 mm-ko proiektore bat erabiliko dute irudi hauek erakusteko. Ondoan, Eli Pagola. Argazkia: Dani Blanco.

2023ko apirilaren 19an - 09:22
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hernaniko Sormen Bekari esker burutu dute Ereñotzun bizi diren bi lagunek arte ikerketa hau: bertan, harremanetan jarri dituzte Urumea ibaiko zentral hidroelektrikoen potentzialari buruzko datuak, eta energia berriztagarri honek ibaiko bioaniztasunean dituen inpaktuenak. Filmaketa batzuetatik abiatuta, pieza desberdinak sotu dituzte eta gogoetak plazaratuko dituzte erakusketan.

Proiektuari buruzko informazio gehiago, ARGIAk gaiaz egin zien elkarrizketan: Energiaren dilemak Urumea ibai barrutik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude