Epailearen aurretik pasako dira sanferminetan emakume bat bortxatu zuten bost gizonak

  • Uztailaren 7an neska bat taldean bortxatzeagatik bost sexu eraso leporatu dizkie epaileak. Horrez gain, lapurtzeko indarkeria erabiltzea egotzi die, gazteari sakelakoa ebasteagatik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 02an - 08:42
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea sanferminetan. (Arg.: ekinklik.org).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bideokonferentzia bidez azalduko dira epaile aurrean, gaur, egun kartzelan dauden bost gizonak. Uztailaren 7an emakume bat bortxatu, grabatu eta sakelakoa lapurtu zioten, inori konta ez ziezaion. Hori dela medio, bost sexu eraso egitea leporatuta prozesatuko dituzte, bai eta lapurreta leporatuta ere. 

Bortxaketaren frogek argi uzten dute, magistratuaren irudiko, bortxatzeaz gain, gizonek "biktimari barre" egiten ziotela; halaber, grabatzea bera "irain gaineratua" dela azpimarratu du epaileak.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude