EAEko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1 eta 2 mailetako ikasleek irailaren 7an ekin diote ikasturteari. Jaurlaritzak emandako datuen arabera, familien %50,9k sare publikoan hasiko ditu bere seme-alabak eta %49,1ek, berriz, itunpeko edo pribatuan. COVIDa hasi zenetik ikasgelara lehen aldiz sartuko diren eguna izango da ia ikasle denentzat eta musukoa jantzita ikastetxe bakoitzaren protokoloa probatuko dute. DBH 3, 4 eta Batxilergoko ikasleek irailaren 15ean hasiko dute ikasturtea, hain justu hezkuntzako sindikatuek greba deitu duten egunean: ikasturteko itzulera segurua eta hezkuntza eragileekin adostua eskatzen dute, beste hainbat gauzen artean, esaterako, ordezkapenak lehen egunetik egitea lanpostu guztietan. Ordezkapenik ezak lehen egunetik baldintzatuko du eskolak eman ahal izatea: Amezketako eskolan, esaterako, ikasturte hasiera astebete atzeratu dute, bertako irakasle batek positibo eman ostean.
Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, ikasturte honetan unibertsitatez kanpoko etapetako ikasleen kopurua %0,67 jaitsi da, eta jaiotza-tasaren jaitsierarekin lotu du beherakada. Ordea, Lanbide Heziketako aurrematrikula kopurua %4,35 igo da ikasturte honetan, eta Hezkuntza Sailak espero du datu hori handiagoa izango dela urrian, matrikula epea ixtean.
Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak emandako jarraibide orokorrekin (EHIGE gurasoen elkarteen webgunean daude irakurgai protokoloak), ikastetxe bakoitzak osasun neurriak bermatzeko bere antolamendua egokitu behar izan du ikasturte honetarako, eta familiei eskolako protokoloa bidali diete.
Eusko Jaurlaritzak eskatuta, ikastetxeek hiru eszenategi landu dituzte: A eszenategia da gaurkoaren modukoa, ikasle denak eskolara joango direna. B eszenategiak aurreikusten du ikasle erdiak egongo direla ikastetxean, eta beste ikasle erdiek ordenagailuz jarraituko dutela egun horretan eskola. Baina gurasoen galdera da ea ikastetxean egongo ez diren adin txikiko ikasleak non egongo diren, nork zainduko dituen eta nork egingo dituen hauen irakasle lanak. D eszenategia konfinamendukoa litzateke, ikasle denak etxetik arituko lirateke.
Hezkuntzako sindikatuak salatu dute Jaurlaritzak hartutako neurriak ez direla osasuna bermatzeko nahikoa, eta ez dituela hezkuntza eragileekin adostu. Beste hainbat neurri zehatz ere eskatu dituzte, osasun baldintzak bete eta kalitatezko hezkuntza bermatzeko: irakasleen ordezkapenak lehen egunetik egitea lanpostu guztietan, ikasgeletako ikasle kopurua jaistea, curriculuma murriztea eta egokitzea, gabiketa bermatzeko neurriak, jantoki zerbitzua ikasle denentzat bermatzea, arrakala bideratzeko neurriak jartzea...
Pandemian egonik, espero daiteke irakasleak ere gaixotuko direla edo hauen gertukoren batek PCR testean positibo ematen badu irakasleok hamarraldia egin beharko dutela. Egoera hauek oso zuzenean eragingo die ikastetxeetako irakasle taldeei. Lehen adibidea Amezketako Zumadi eskolan ikus daiteke: astebete atzeratu dute ikasturte hasiera, irakasle batek positibo eman duelako eta gainerako irakasleek hamarraldia egingo dutelako.
Bajek eta hamarraldiek baldintzatuko duten ikasturtean, Jaurlaritzak orain artean ez du adierazi ordezkapenak bermatuko dituenik.
DBHko 3. eta 4. mailakoak eta Batxilergoko ikasleek irailaren 15ean hasiko dute ikasturtea. Eta Lanbide Heziketan, berriz, hilaren 14tik aurrera eta irailean zehar itzuliko dira, mailaren eta zikloen arabera.
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]
Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]
Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]
Datu latza utzi du Ijito Idazkaritza Fundazioaren azken ikerketak: ijitoen %0,8ak baino ez du unibertsitate titulua lortzen. Espektatiba eta erreferentzia falta, eskola-segregazioa, aurreiritziak, arrakala ekonomiko eta kulturala… faktore garrantzitsuak dira,... [+]
EHUk eginiko ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen %43,10ak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileen %70ak uste du "baldintza ezin hobeak" ematen dizkietela beren etxeko langileei. Etxeko langileen %27,4 egoera... [+]