Gau Laburra Beasainen 27an

  • Abenduaren 27an, ostirala, XIII. Beasaingo Film Laburren Emanaldiari ekingo zaio Usurbe Antzokian, gaueko 21:00etan. Gau Laburra deituriko honetan 12 lan eskainiko dira, Euskal Herriko zinegileek azken urteetan eginak denak. Mota gehienetako filmak daude Goienizeko kideek hautatutako hamabi fikzio eta dokumental horien artean: parodia, kritika soziala, drama nahiz komedia. Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez eskainiko dira.


2013ko abenduaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kartela (Truke Estudioa).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zuzendarien artetik batzuk Beasainen izango dira, filma proiektatu aurretik aurkezpen lanetan aritzeko, eta ondoren, ikusleen galderei erantzuteko. Ikusleek, bestalde, film gogokoena aukeratuko dute.

Honoko hauxe da erakutsiko diren filmen zerrenda:

Democracia, Borja Cobeaga

Cólera, Aritz Moreno

Zela Trovke, Asier Altuna

Spanish Sincicalist, Lander Camarero-Iñigo G. Quesada

Thailandia, Aitor Apeztegia-Xanti Ramirez

Ahaztutako denboraren mapa, Alberto Gastesi

Hombre blanco, hombre negro, Javi Alonso

Hotzanak, for your own safety, Izibene Oñederra

Atrapados, Oskar Tejedor

Goenkale: amaiera, Lander Camarero

De noche y de pronto, Arantxa Echevarría

Bandera, Koldo Almandoz

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Eguneraketa berriak daude