Gasteizko Udaleko langileek itxialdi mugagabea hasi dute

  • 2006tik, %10eko eros ahalmena galdu dutela salatu dute udal langileek. Gasteizko Udaleko langileek itxialdi mugagabeari ekin zioten astelehenean, lan hitzarmenaren defentsan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 7an - 09:27
Gasteizko udal langileak, protestaren berri emateko agerraldian.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Protesta San Martin auzoko bulegoetan egiten ari dira, txandaka; 8:00etatik 15:00etara, 15:00etatik 22:00etara eta 22:00etatik 08:00etara. Langileen batzordeak deitu duen itxialdi honekin, murrizketen eraginez, %10eko eros ahalmena galdu dutela salatu nahi dute, eta horren aurrean, "udalak soilik %1eko igoera eskaintzen digula". "2006tik ez dugu soldataren igoerarik izan, eros ahalmenaren %10 galduz".  

Hala, argi dute udal gobernuaren eskaintza ez dela nahikoa. "Benetan enplegua eta behin behinekoen egoera egonkortzen duen langileentzako eskaintza publikoa eskatzen dugu", adierazi du langileen batzordeak.  

Pasa den astean, Urtaran alkateari egoera "desblokeatzeko" bilera eskatu zuela gaineratu du ELA, LAB, CC OO, CSIF, Erne eta Sipla sindikatuek osatutako langileek batzordeak.

Langileek eskatzen dituzten baldintza horiek ematen ez diren bitartean, gatazkan jarraituko dutela ohartazi dute. Horrela, atzo abiatu zuten itxialdiarekin jarraituko dute, eta elkarretaratzeak egingo dituzte egunero, Plaza Berrian, 12:00etan; eta EAJren Andre Maria Zuriaren plazako egoitzaren aurrean, 18:00etan.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteiz
2025eko abenduaren 8
Tranbian

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!