Gasteizko Udalak kale gorrian utzi zuen hiru adingabedun familiaren kasua salatu dute hiriko eragile sozialek

  • Hiriko arduradun politikoak eta gizarte politikak salatu dituzte. Familiak pairatutakoa egoera orokorrago baten “adibide” dela ziurtatu dute. Antzeko bidegabekeriak pairatzen dituzten herritarrei dei egin diete salatzera eta erantzun komunitarioen beharra azpimarratu dute.


2020ko ekainaren 02an - 13:59
Gasteizko Alde Zaharrean egin dute prentsaurrekoa. Argazkia: DosporDos.

Agerraldia Alde Zaharreko Gasteiz Txiki auzo elkarteak eta Auzoan Bizik egin dute, CEARen, Eskubide Sozialen Plataformaren, Talkaren eta Kale Gorrian Inor Ez taldeen babesarekin. ARGIAk maiatzaren 10ean jakinarazi zuen familiaren kasua salatu dute eragileek. Gogoratu dute bikotea eta hiru adingabeak konfinamendua gela bakarrean ari zirela pasatzen, eta gelatik kanporatuak izan zirenean gizarte zerbitzuek eskaini zieten bakarra estatuko hiri batera autobus txartela ordaintzea izan zela. Familiak Olarizuko etxeetan okupatu zuen argirik eta urik gabeko etxebizitza bat, eta poliziaren “presio jarraitua” pairatu du ordutik.

Hainbat galdera egin dituzte Auzoan Biziko Amelia Barquinek eta Gasteiz Txikiko Manu Arakamak: “Nola liteke ez udala ezta gainontzeko administrazio publikoak ere gai ez izatea berehalako erantzun bat emateko? Nola liteke Udalak eta Eusko Jaurlaritzak dituzten ehunka etxebizitza hutsak, behar dituzten pertsona eta familientzat berehala ez eskaintzea?”. Salatu dute baita ere familia “elkartasunetik eta auzokideen elkarrekiko babesetik” lagundu dutenak, “errekonozimenduaren ordez”, poliziaren isunak jasotzea.

Gizarte zerbitzuen dei berria

Familiaren egoerak hobera egin dezake hurrengo egunetan. Prentsaurrekoan azaldu dutenez, ostiralean, “prentsaurreko honen deialdia publiko egin zelarik”, gizarte zerbitzuen deia jaso dute, “familiarentzako behin-behineko egoitza irtenbide bat” topatu dutela esanez. Barquinek eta Arakamak familiak bere eskubideak aldarrikatzeko eta egoera salatzeko izan duen “irmotasun eta erabakimen txalogarria” azpimarratu dute. Baina zaurgarritasun egoeran dauden beste familia asko “blokeatuta” edo “ezintasunean” daudela gogoratu eta haiengan ere jarri nahi izan dute fokua.

Egoera orokorrago baten isla konkretua

Familia bizitzen ari dena errealitate orokorrago baten “adibide” dela adierazi dute eragileek: “Gertatzen ari denaren egoera jakin eta oso esanguratsu bat azalduz, hiriko arduradun politikoen jokabidea salatu nahi dugu. Izan ere, Gasteizen oinarrizko gizarte-eskubideen urratze kasu larriak gertatzen ari dira”. Gizarte Politiken saileko arduradunak apirilaren 20an eginiko adierazpenak ekarri dituzte gogora: “Saihestu egin behar dugu edozein herritar abandonatuta edo laguntzarik gabe geratzea gizarte gaietan, etxebizitzarako sarbidean edo eskubideen babes kontuetan. Ez dugu inor atzean utziko”.

Errealitatea kontrakoa dela salatu dute Barquinek eta Arakamak: “Argi dago pertsona asko kanpoan uzten ari direla. Familia askoren egoera okertzen ari da pandemia eta larrialdi egoera honetan. Erakundeen erantzunak, arindu beharrean, egoera batzuk okertzen lagundu du”.

Salatzearen eta komunitatearen beharra

Bazterketa egoeran dauden pertsonei edo antzeko kasuak ezagutzen dituztenei dei egin diete Barquinek eta Arakamak, bai egoerak salatzera, bai eragileekin eta auzo sareekin harremanetan jartzera: "Salaketa horiek publiko egin behar dira, agintariek eta arduradunek behingoz bete dezaten dagokien betebehar sozial eta etikoa”. Datozen urteetan egoera sozioekonomikoak okerrera egingo duela aurreikusita, “elkar laguntzeko komunitate sareak” sortu eta daudenak indartzearen garrantzia azpimarratuz amaitu dute prentsaurrekoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude