Kontratuan zehaztutako 364 lanpostu finkoak berronartzeko eskatu dio Udalak garbiketa enpresari.
Kontratuan zehaztutako 364 lanpostu finkoak lehengoratzen ez baditu, Gasteizko Udalak arau-hauste larriagatiko dosier zigortzailea abiaraziko du garbiketa-kontrataren kontra. Ingurumen zinegotzi Iñaki Prusillak iragarri du neurri hori, FCC eta GMSMek osatutako aldi baterako enpresa elkarteak azken astean zortzi langile kaleratu ondoren. “Arau-hauste larriagatiko dosier zigortzaile batek ondorio garrantzitsuak izan ditzake”.
Azken astean enpresarekin eta langileekin bildu da Iñaki Prusilla: "Kaleratze horiek ez dute ezer konpontzen, eta egoera zailean jartzen dute Gasteiz hiria. Udalak ez du onartuko enpresa horrek edo besteren batek eman ez dituen zerbitzuengatik ordaintzea, udal gobernuaren betebeharra bait".
Agintaldi honetan dagoeneko zazpi dosier ireki dizkio udal gobernuak zerbitzua ematen duen enpresari. Kontratak eman ez dituen zerbitzuak milioi bat euro baino gehiago direla kalkulatu du Urtaranen gobernuak, eta zenbateko hori Udalak urtean ordaintzen dituen 22 milioi euroetatik kenduko da.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.
ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainek greban.
Gasteizko lorezainen eta udalak azpikontratatutako enpresaren arteko negoziazioak uztailaren 7an hasiko dira Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin.
Sindikatuaren arabera Gasteizko garraio publikoko konpainiak bazekien langileak osasun arazoak zituela, eta "presioaren ondorioz" ekainaren 23an istripu larria izan zuen.
Ekainaren 20ko osoko bilkuran, herritarren txanda baliatuta, hitza hartu zuen Auzoan Bizi etxebizitza sareak, gasteiztar guztiei errolda eskubidea bermatzea aldarrikatzeko. Etxebizitza sareko kideek PPko zinegotzi Gustavo Antépararen negozioak ere salatu zituzten, eta... [+]
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]
Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.
Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]
78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.
Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]
Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]