Gasteizko La Comarca tabernan hiru senegaldarri sarrera ukatu izana salatu dute

  • Joan den ostiralean arrazakeriaren aurkako protesta egin dute Gasteizen, hainbat pertsona arrazializatuk hiriburuko lokaletan sarrera ukatu eta tratu arrazista jaso dutela salatzeko. Onarpen eskubidearen erabilera “arrazista eta iruzurrezkoa” amaitzea exijitu dute.

Argazkia: Hala Bedi

2023ko azaroaren 14an - 12:12
Azken eguneraketa: 17:02
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Arabako hogei bat eragilek protesta egin zuten ostiralean Gasteizko komunitate arrazializatuen eta eragile antiarrazistekin batera. Gasteizko ostalaritza lokal batzuetan “onarpen eskubidearen erabilera arrazista eta iruzurrezkoa” amaitzea aldarrikatu zuten, hiru senegaldarrek salatu baitzuten irailaren 30eko gauean La Comarca (Gasteiz) tabernan sartzea ukatu zietela. Sarrera soilik ukatu ez, eta azaldu dute mutil senegaldarretako batek salaketa formala aurkeztu nahi izan zuenean, “kasurik egin ez izana”.

Onarpen eskubidea ez da baztertzeko eskubidea. Arrazakeriarik ez! lelopean egin dute protesta eta dozenaka herritar bertaratu dira babesa emateko. “Eskubide berak guztiontzat”; “Erreserbarik gabeko eskubideak” eta “arrazakeriarik ez” gisako aldarrikapenak ikusi dira, beste batzuen artean. Elkarretaratzeko antolatzaileek salatu dute ez dela kasu isolatua: “Gertakari hau ez da puntuala. Afrikar euskaldunok eta pertsona arrazializatuek egunero jasaten ditugun gertakari arrazisten zerrenda luzeari batzen zaien beste bat da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!