Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi antolakundeen arabera, hainbat lagun zauritu, hamar identifikatu eta lau atxilotu dituzte. Gaua polizia etxean igaro ostean, lau atxilotuak aske utzi dituzte ostegun goizean. Gertatua salatzeko, Mugimendu Sozialistako bi antolakundeek elkarretaratzea deitu dute ostegun arratsaldean.
Bosgarren urtez Gasteizko jaietako txosnetatik kanpo utzi dituztela salatu zuten GKS Gazte Koordinadora Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak joan den astean. Urtean zehar "egoera gainditzeko" hainbat proposamen mahai gaineratu badituzte eta "beto politikoaren" aurka eragile gehiago batu badira ere, ezker abertzaleak "irtenbidearen aurkako jarrera" mantendu duela gaitzetsi zuten bi antolakundeek. Horren aurrean, GKSko eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza hartu dute asteazken arratsaldean, bertan "jaietan parte hartzeko debekuaren aurka" kanpaldia egiteko.
Kanpaldiari ekin eta gutxira plazan ertzainak eta udaltzainak agertzen hasi dira, eta 20:30ak aldera, J Martina taldea kontzertu bat ematear zela, Ertzaintza oldartu eta eta borrekin kolpeka hustu du plaza. Bi antolakundeek salatu dute Poliziak "gogor kargatu" duela euren kideen aurka, eta hainbat lagun zauritu, hamar identifikatu eta lau atxilotu dituztela. Gaua polizia etxean igaro ostean, ostegun goizean aske utzi dituzte lau atxilotuak. Epaiketaren zain utzi dituzte, "desordena publikoak" eta "agenteen aurkako atentatua" leporatzen baitizkie Ertzaintzak.
Gedar Langile Kazetak zabaldutako bideoetan ikus daiteke nola ertzainek borrekin hanketan jo dituzten kanpaldia egiten ari ziren gazteak, baita plaza hustean nola ibili diren euren atzetik korrika. Une horretan atxilotu dituzte hainbat gazte, ertzainek eta kalez jantzitako hainbat polizik lurrean atxiki edukita eta belaunak euren gainean jarrita. Gasteizko Beatriz Artolazabal Espazio Publikoaren zinegotziak (EAJ) sare sozialetan adierazi du gertakaria "lotsagarria" izan dela, eta kanpaldian zeudenak Ertzaintza eta Udaltzaingoa "iraindu" eta agente bat zauritu dutela. Segurtasun Sailaren arabera, zenbait pertsonak objektuak bota dituzte polizien aurka eta segurtasun hesia gainditu dute, eta orduan oldartu da Ertzaintza. Istiluetan sei ertzain eta udaltzain bat zauritu direla ziurtatu du sailak.
Elkarretaratzea ostegun arratsaldean
Jasandako errepresio poliziala salatzeko, elkarretaratzea deitu dute Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: ostegun arratsaldean izango da, 18:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan, Errepresio polizialari ez! Protesta eskubidea bermatu leloarekin. Horrez gain, baimenik eduki ez arren, jaietan zehar txosnagunea muntatuko dutela iragarri dute, hain zuzen, abuztuaren 4an eta 5ean, Letren Fakultatearen aurrean. Musika talde ugarik emango dituzte kontzertuak bi egun horietan: esaterako, Mutiko, Sedientos de Cumbia, Kiliki, Malakias Mx3, Rodeo eta Zero taldeek.
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".
Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.
Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.
Egunak daramatzat gai... [+]
2023ko abuztuan, Bilboko Kale Nagusian, saltzaile ibiltari baten defentsan Poliziari aurre egin zion emakumeari hiru urteko espetxe zigorra eskatzen dio udaltzain batek. Bideo batek Poliziaren kontakizuna ezbaian jartzen du.
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.
Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.
Poliziaren indarkeria erregistratzen ditu Donostiako Txago kolektiboak. Berriki 2024 urteko Karrikaratu txostena aurkeztu du, zeinean jasotzen diren Poliziaren indarkeria formak, estrategiak, ezaugarri nagusiak, edo jo puntuan dituzten herritarren tipologia. 156 esku hartze... [+]