Gasteizko LGTBI mugimenduaren historia jaso dute dokumental batean

  • Bide zuzenak, ibilbide okerrak lana abenduaren 28an aurkeztuko dute, Jimmy Jazz aretoan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 19an - 09:28
Dokumentalaren grabaketaren une bat (argazkia: Lumagorri).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gasteizko LGTBI mugimenduaren azken 25 urteetako historia biltzen duen dokumentala landu dute Lumagorri taldeak eta HalaBideok elkarlanean. Hurrengo abenduaren 28an aurkeztuko dute Jimmy Jazz aretoan, 18:30ean.

Amets Martinez de Hereditak Aleari azaldu dio Bide zuzenak, ibilibide okerrak tituluan bildu dituztela 1994. urtetik kolektibo desberdinetan lan egin duten hamaika lagunen testigantzak. "Elkarrizketatu ditugu 1994tik hirian lan egin duten kolektibo eta ekimen guztiak, ALA, Gaytasuna, EHGAM, 7menos20, Lesgaytegia eta Sukubo. Jose Angel Cuerdak sustatutako bikoteen erregistroaren sorrerarekin hasten da historia, eta Sukuboren itxierarekin amaitzen da".

Dena dela, dokumentalak 70eko hamarkadako gora-beherak ere bildu ditu. Hala, urte horietan hirian egon zen lehen EHGAMeko militante Kepa Mariakaren bizipenak jaso dituzte. Mariakak azaldu du garai horretan "armairua itzela zela", eta kalean ez zituztela inolako ekimenik egiten. Taldera hurbiltzen ziren homosexualei medikuek elektroshock tratamendua gomendatzen zietela kontatu du ere, eta oso ikusgaitasun gutxi zutela.

Martinez de Heredita Luma Gorriko kideak azaldu duenez, hamarkada horietan homosexualek Gasteiztik kanpo alde egiten zuten, "hiri handietan bizitza errazagoa zelako". Gainera jazarpen handia izaten zuten; dokumentalean jasotzen den moduan,  1979. urtean Francis Vadillo trabestia hil zuen polizia batek Errenteriako Apolo diskotekan.

Ondoren, Cuerda alkateak bikoteen erregistroa sortu ondorengo garaia jaso du dokumentalak. "LGTBI mugimendua loratu zen, sortu ziren ALA lesbianen mugimendua eta Gaytasuna, eta kaleko ekimenak egiten hasi ziren, hasiera batean administrazioaren laguntzarekin eta gero laguntzarik gabe". Beranduago sortuko dira Gaztelesboz, 7menos20, Las Trans… "Esperientzia hauei esker, Gasteiz erreferente bilakatu zen, oinarrizko eskubideen eta sexu askatasunaren defentsan. 

Halaber, Martinez de Hereditaren esanetan, dokumentalak jaso du Gasteizko LGTBI mugimenduak egin duen ekarpen garrantzitsua: "Erresistentzia egon delako beste leku batzuetatik etortzen diren diskurtso kapitalisten eta baztertzaileen aurrean".

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGTB mugimendua
Harrotasunez bete dituzte Euskal Herriko hiriburuetako kaleak, E28ko manifestazioetan

LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat kolektibok deituta sexu askapena eta harrotasuna aldarrikatu dituzte larunbatean Euskal Herriko hiriburuetan eginiko manifestazioetan. Loratuz Lotu, Anitzak, Lumagorri eta Sumin Trans taldeek jaso dute Ehgamek... [+]


LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, “sexu askapena eta harrotasuna” aldarrikatu ditu EHGAMek

Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua". 


2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


Giza Liburutegiak LGTBI+ pertsonen testigantzak ekarriko ditu Nafarroako sei herritara

Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


LGTBIfobiaren Kontrako Eguna
“Ez utzi zirrikiturik diskurtso faxista kamuflatuen normalizazioari”

Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Euskara eta sexu-genero disidentziak uztartzeko zertzeladak

‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.


Nafarroan chemsex-ari erantzun koordinatu bat emateko baliabideen eta agenteen beharra mintzagai

Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.


Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


2024-06-19 | June Fernández
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
“Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria”

Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]


Askatasunerako dantzalekua

Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).


2024-06-07 | Uriola.eus
Bilbao Bizkaia Harro-k erakunde publikoetatik 400.000 euro jaso izana gaitzetsi du Ehgamek

Diru publikoa LGBTI+ kolektiboaren problematikak merkantilizatu eta administrazioaren “pinkwashing-a” egiteko soilik erabiltzea egotzi die erakundeei.


Alemaniako futbolari gay-ak zergatik ez dira azkenean ausartu armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude