Gasteizko Legebiltzarraren aurreko errepidea moztu du Ernaik ekainaren 4ko mobilizaziora deitzeko

  • Ekainaren 15ean hasiko den zazpi gazteren aurkako epaiketa salatzeko mobilizazioa egingo du Ernai gazte antolakundeak hilaren 4an. Gasteizko Legebiltzarraren atariraino eraman dute "gazte borrokaren" aldarria.


2022ko maiatzaren 26an - 11:50
Argazkia: ERNAI

Gasteizko Legebiltzarrean hilabeteko azken plenoa egiten ari zirela sarrera aurrean eserialdia egin dute Ernai gazte antolakundeko hamarnaka gaztek, trafikoa oztopatuz. Ekainaren 4ko mobilizaziorako deia egin dute eta plenoan bilduta zeuden agintarienganaino eraman dute bizitza duinen aldeko borrokaren aldarria.

Izan ere, ekainaren 15ean joan den urteko maiatzean Bilbon atxilotu zituzten zazpi gazteen aurkako epaiketa hasiko da. Gazteen egoera salatzeko mobilizazioa egin zuen egun horretan Ernaik Bizkaiko hiriburuan, eta Sabin Etxearen inguruan Ertzaintza gazteen aurka oldartu eta zazpi gazte atxilotu zituzten. Bestalde, bi pertsona ospitalean artatu behar izan zituzten.

Epaiketa salatzeko eta gazteei elkartasuna adierazteko, ekainaren 4ean, larunbata, mobilizazioa antolatu du gazte antolakundeak. 17:30ean abiatuko da manifestazioa Bilboko Plaza Eliptikotik.

Atxilotutako zazpi gazteen aurka hamabi eta hemezortzi hilabete bitarteko kartzela-zigorrak eta 20.000 eurorainoko isun eskaerak egin ditu fiskaltzak.

Gazteen «egoera prekarioa iraultzeko eta bizi baldintza duinak eskuratzeko kaleak hartzea eta borrokatzea dela» gogorarazi dute eserialdian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra

Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.


Eguneraketa berriak daude