Frankismoaren aurkako kausa argentinarrari babesa eman dio Legebiltzarrak

  • Eusko Legebiltzarrak Argentinan irekitako frankismoaren krimenen aurkako kausari babesa eman zion atzo. 


2013ko ekainaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Testuak frankismo garaiko krimenen kontra Argentinan landutako kereila onartzeaz gain, 1936ko altxamendu militarra salatzen du, baita Frankok gidatutako diktadura ere. Argazkia: lacomunapresxsdelfranquismo.org
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Giza eskubideen urraketak ezin direla zigorrik gabe geratu argudiatuz, kausaren aldeko botoa eman zuten EAJ, EH Bildu eta PSEk. PP eta UPyDk aldiz Trantsizioaren espiritua errespetatu behar dela adierazi zuten. PPk iniziatibaren aurka bozkatu zuen eta UPyD abstenitu egin zen.

Testuak frankismo garaiko krimenen kontra Argentinan landutako kereila onartzeaz gain, 1936ko altxamendu militarra salatzen du, baita Frankok gidatutako diktadura ere. Ekimen horren bidez, EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk babesa erakutsi nahi izan die “Plataforma Vasca para la Querella contra los Crímenes Franquistas" (Krimen Frankisten kontrako Kereilarako Plataforma) elkarteari. Talde honek memoria berreskuratzen eta frankismo garaiko krimenak argitzen egiten du lan.

Memoria historikoa lantzen duten elkarteek txalotu egin dute Legebiltzarraren erabakia. Elkarte horietako ordezkari, Xabin Aranak adierazi du oso pauso garrantzitsua dela frankismoak utzitako biktimen justiziaren bidean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude