ARGIA.eus

2020ko urriaren 29a

Gasteizko Espainia plaza berriz ere Plaza Berria izan dadin, sinadura bilketa

  • Presio herritarra egin eta gaia Udalera eramateko asmoz, sinadura bilketa abiatu dute interneten, 1936ko Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz Espainia plaza izena hartu zuenak jatorrizko izena berreskuratu dezan: Plaza Berria.

ARGIA @argia
2020ko urtarrilaren 14a

Eskaera argudiatzeko testuan azaltzen denez, izen ezberdinak jaso ditu plazak. 1791n Justo Antonio Olagibel arkitektoak eraikia, Plaza Berria izenez ezagutu zuten XIX. mendeko lehen bi hamarkadetan. Ondoren, Konstituzio Plaza, Alfontso XIII.a plaza eta Jauregiaren Plaza Zentrala izenak ere jaso zituen. “1936ko abuztuaren 26an Espainiako Gerra Zibilaren hasieran frankistak Gasteizen nagusi bilakatzean, plazak lehenbizikoz Espainia plaza izena jaso zuen. Bada garaia Plaza Berria izena ofizialki errekuperatzeko”, aldarrikatzen du ekimenak.

Dagoeneko 500 sinaduratik gora jaso ditu proposamenak.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kale izendegia  |  Oroimen historikoa  |  Gasteiz

Kale izendegia kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude