Katalina Foixekoaren etorbideari Espainiako Armada izena jarriko dio berriz Navarra Sumak

  • Hala jakinarazi du Iruñeko Udalak ohar bidez. Aurreko alkate Joseba Asironek apirilean aldatutako etorbidearen izena lehengora itzuliko dute.


2019ko ekainaren 18an - 14:02
Langile bat etorbideari Katalina Foixekoa izena ematen zion plaka jartzen (Argazkia: Euskalerria Irratia)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hauteskunde kanpaina promestu bezala, Iruñeko alkatetza lortu eta egun gutxira hiriko etorbide nagusiari izena aldatuko diola jakinarazi du Enrique Maiak. Hala eman du aditzera Iruñeko Udalaren  ohar batek, bertan azaltzen denez tramite administratiboak amaitu bezain pronto izena aldatuko baitiote etorbideari. Erabakia Maiak hartu du, eta asteartean helarazi dio bozeramaileen batzordeari.

Apirilaren 29an ordezkatu zioten izena etorbideari, eta Katalina Foixekoa deitu. Egungo Udalak, baina, etorbideari berriz jarriko dio Espainiako Armada izena. Oharrean adierazi dutenez, Katalina Foixekoa izena jarriko diote Nafarroako Artxiboaren eta Nafarroako Erreinuaren Lorategien plazaren iparraldeko bideari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kale izendegia
Eguneraketa berriak daude